SEKUENTZIAZIO ETA GENOTIPO AZTERKETEN UNITATEA GENOMIKA ZERBITZUA
Eskainitako zerbitzuak
SGIkerren Genomikako Zerbitzu Orokorraren (Bizkaia) Sekuentziazio eta Genotipatze Unitateak (SEGE) laguntza teknikoa eta aholkularitza zientifikoa ematen die eskura dauden azpiegiturak erabili behar dituzten erabiltzaile adituei, batetik, eta teknika molekular horiek euren lan esparruan txertatu nahi dituzten eskarmentu gutxiagoko erabiltzaileei, bestetik. Gainera, prestakuntza ikastaroak antolatuko dira erabiltzaileentzat, batik bat protokoloak optimizatzeari eta sortutako datuak aztertzeari begirakoak.