MIKROSKOPIA: UPV/EHU-KO POLIMEROEN ANALISIAREN ZERBITZUA
Tarifak
EHUren Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) araudiaren arabera, Mikroskopia: UPV/EHU-ko Polimeroen Analisiaren Zerbitzuaren tresnak erabiltzen eta zerbitzuak jasotzen dituzten erabiltzaile guztiek mantentze-lanak ordaintzen lagundu beharko dute. Kopuruak zehazteko aintzat hartuko dira igarotako denbora, erabilitako materialak eta tresnak, eta eskatutako zerbitzu mota.
Zerbitzu honen tarifak ezarri dira mikroskopioak eta ultramikrotomoak mantentzeko eta martxan jartzeko sortutako gastuen arabera.
Oharrak
- Kontratu bidezko zerbitzuek, emaitzen analisia eta txostena idaztea eskatzen dutenek, igarotako denboraren eta erabilitako mikroskopioaren araberako aurrekontua izango dute. Era berean, zerbitzuak igarotako denbora eta indarrean dauden tarifak aintzat hartuz kobratuko dira. Zerbitzu arruntei dagokionez, bibliografia-bilaketa sartuko da aurrekontuan.
- Tindatze teknika berriak garatzeko, laginak prestatzeko edo beste zerbitzu batzuetarako egindako bibliografia-bilaketetan pasatutako denbora orduko 6 eurora kobratuko zaie EHUko erabiltzaileei, eta orduko 15 eurora, berriz, kanpoko erabiltzaileei.
- Kontratu bidezko tarifetan ez da sartu BEZaren % 18.
- Prezio hauek eguneratu ahal izango dira.