MIKROSKOPIA: UPV/EHU-KO POLIMEROEN ANALISIAREN ZERBITZUA
Tresnak
Transmisioko Mikroskopia Elektronikoa
TECNAI G2 20 TWIN transmisioko mikroskopio elektronikoa, 200 kV-koa eta irismen handikoa. LaB6 harizpia, irudi digitaleko sistema eta ±70°-ko inklinazioa ditu. Honako hauek osatua da:
- STEM unitatea, eremu argiko eta eremu iluneko detektagailuarekin.
- X izpien mikroanalisirako unitatea (EDX), EDAX merkataritza-etxekoa.
- Dosi txikiko esposizio-teknika.
- Kriomikroskopia. Inklinazio bakaneko (±70°) lagin-eramatekoa (Gatan-en 626 DH modeloa), hoztekoa eta tenperatura nitrogeno likidoraino kontrolatzen duena (Gatan-en 900 modeloa).
- Inklinazio bikoitzeko eta berilioko lagin-eramatekoa.
- Inklinazio bakaneko lagin-eramatekoa.
Laginak prestatzea
Unitateak honako tresna hauek ditu material polimerikoen mikroskopiarako laginak prestatzeko:
- LEICA EM UC6 ultramikrotomoa. Horren bidez, giroko tenperatura baino altuagoa den Tg-a duten material polimeriko gogorretarako ebakitzeak lortzen dira.
- Kriokamera (LEICA EM FC6). Ultramikrotomora doitzen da, tenperatura baxuan ebakitzeak lortzeko. Giroko tenperatura baino baxuagoa den Tg-a duten material bigunetarako erabiltzen da.
- Vitrobot Mark IV (FEI Company). Horren bidez, laginak disoluzioan prestatzen dira, kriomikroskopiaz neurtu ahal izateko.