Info_Materiales_y_superficies-Microscopia_aplicaciones

MIKROSKOPIA: UPV/EHU-KO POLIMEROEN ANALISIAREN ZERBITZUA

Aplikazioak

Osagai askoko material polimerikoen eta polimero erdi-kristalinoen ikerketa morfologikoa egitea eta barreiatze koloidaletako partikulen tamainak zehaztea dira, hain zuzen, eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak.

Alabaina, azken urteotan mikroskopia analitikoaren alorrean egindako aurrerapen handiei esker, osagai askoko material baten faseak osatzen dituzten konposatuen azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa ere egin daiteke.

Aipatutakoez gainera, Zerbitzu hau material polimeriko berrien ikerketarekin lotutako premia berri guztiei egokituta dago.