Info_Biomedicina_Genomica-Exp-Genica_servicios

EHUko GENOMIKA ZERBITZU OROKORRA GENE ADIERAZPEN UNITATEA

Eskainitako zerbitzuak

Genomikako eta Proteomikako Zerbitzuaren Gene Adierazpen Unitateak zientzia-aholkularitza eta euskarri teknikoak eskaintzen ditu. Era berean, oinarrizko azpiegitura du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta erkidego mugakideetako zentro publiko zein pribatuetan diharduten ikertzaileek erabili dezaten; horri esker, besteak beste, microarrayserako eta gene-adierazpenaren analisirako teknikak txertatu ditzakete beren egitasmoetan. Unitateak eskainitako zerbitzuen artean, microarrays teknologia aplikatuko duten proiektuetan beharrezkoak diren protokoloak eta esperimentuak sartzen dira, adibidez: microarrays saiakuntzaren esperimentazio- iseinua, laginen kalitatearen kontrola eta prozesatzea, microarraysen prozesatzea eta emaitzen azterketa, emaitzen baliozkotzea, eta gene-adierazpenaren analisia PCR denbora errealean teknikaren bidez.
Era berean, unitateak prestakuntza eskaintzen du. Batez ere, protokoloei eta emaitzen analisiei buruzko ikastaroak ematen dira.
Unitateak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • ARN isolatzea animalien ehunetatik eta zeluletatik. Bestelako ehun eta bakterioetarako galdetu unitatean.
  • ARN laginen kalitate-kontrola (QC), dentsitate handiko microarrays eta PCR denbora errealean sistemetan erabili ahal izateko. (Ikusi dokumentua)
  • Agilent Technologies-en plataformaren microarrays zerbitzua. (Ikusi dokumentua)
    1. Esperimentazio-diseinuaren gaineko aholkularitza eta emaitzen azterketa.
    2. Arrays pertsonalizatuen diseinua eta horren gaineko aholkularitza,
    3. Neurri desberdineko Agilent Technologies plataformaren microarrayen prozesatze osoa: High Definition (HD) microarrayak (1x244K, 2x105K, 4x44K, 8x15K); SurePrint G3 microarrayak (1x1M, 2x400K, 4x180K, 8x60K).
    4. Gene Adierazpen, Exoi, Chip-on-chip, CGH eta Copy Number Variation (CGH, CNV,CGH + SNP), eta mikroARNen  (miRNAs) microarrayen prozesatzea
  • Gene-adierazpenaren analisia PCR denbora errealean edo PCR kuantitatiboan (Q-PCR). (Ikusi dokumentua)
    1. Esperimentazio-diseinuaren gaineko aholkularitza.
    2. Primers eta TaqMan zunden diseinua, Applied Biosystems-en PrimerExpress softwarearen bidez.
    3. cDNAren sintesia.
    4. Primers optimizazioa SYBR Green-erako.
    5. PCR denbora errealean 96-Fast,  384 , eta TLDA edo MFCs blokeen aukera desberdinetan,  bi kimika erabiliz: SYBR Green edo TaqMan zunda espezifikoak.
    6. Geneen adierazpenaren analisien eta kuantifikazio absolutueen eskala handiko proiektuak, BioMark HD (Fluidigm Corporation ) denbora errealeko PCR sistema nanofluidikoaren bidez. Dynamic Array 48.48 eta 96.96 chip-ak gene adierazpenaren analisirako, eta digital arrays kuantifikazio absoluturako.
    7. Datuen analisia.