EHUko GENOMIKA ZERBITZU OROKORRA GENE ADIERAZPEN UNITATEA
Eskainitako zerbitzuak
Genomikako eta Proteomikako Zerbitzuaren Gene Adierazpen Unitateak zientzia-aholkularitza eta euskarri teknikoak eskaintzen ditu. Era berean, oinarrizko azpiegitura du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta erkidego mugakideetako zentro publiko zein pribatuetan diharduten ikertzaileek erabili dezaten; horri esker, besteak beste, microarrayserako eta gene-adierazpenaren analisirako teknikak txertatu ditzakete beren egitasmoetan. Unitateak eskainitako zerbitzuen artean, microarrays teknologia aplikatuko duten proiektuetan beharrezkoak diren protokoloak eta esperimentuak sartzen dira, adibidez: microarrays saiakuntzaren esperimentazio- iseinua, laginen kalitatearen kontrola eta prozesatzea, microarraysen prozesatzea eta emaitzen azterketa, emaitzen baliozkotzea, eta gene-adierazpenaren analisia PCR denbora errealean teknikaren bidez.
Era berean, unitateak prestakuntza eskaintzen du. Batez ere, protokoloei eta emaitzen analisiei buruzko ikastaroak ematen dira.
Unitateak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- ARN isolatzea animalien ehunetatik eta zeluletatik. Bestelako ehun eta bakterioetarako galdetu unitatean.
- ARN laginen kalitate-kontrola (QC), dentsitate handiko microarrays eta PCR denbora errealean sistemetan erabili ahal izateko. (Ikusi dokumentua)
-
Agilent Technologies-en plataformaren microarrays zerbitzua. (Ikusi dokumentua)
- Esperimentazio-diseinuaren gaineko aholkularitza eta emaitzen azterketa.
- Arrays pertsonalizatuen diseinua eta horren gaineko aholkularitza,
- Neurri desberdineko Agilent Technologies plataformaren microarrayen prozesatze osoa: High Definition (HD) microarrayak (1x244K, 2x105K, 4x44K, 8x15K); SurePrint G3 microarrayak (1x1M, 2x400K, 4x180K, 8x60K).
- Gene Adierazpen, Exoi, Chip-on-chip, CGH eta Copy Number Variation (CGH, CNV,CGH + SNP), eta mikroARNen (miRNAs) microarrayen prozesatzea
-
Gene-adierazpenaren analisia PCR denbora errealean edo PCR kuantitatiboan (Q-PCR). (Ikusi dokumentua)
- Esperimentazio-diseinuaren gaineko aholkularitza.
- Primers eta TaqMan zunden diseinua, Applied Biosystems-en PrimerExpress softwarearen bidez.
- cDNAren sintesia.
- Primers optimizazioa SYBR Green-erako.
- PCR denbora errealean 96-Fast, 384 , eta TLDA edo MFCs blokeen aukera desberdinetan, bi kimika erabiliz: SYBR Green edo TaqMan zunda espezifikoak.
- Geneen adierazpenaren analisien eta kuantifikazio absolutueen eskala handiko proiektuak, BioMark HD (Fluidigm Corporation ) denbora errealeko PCR sistema nanofluidikoaren bidez. Dynamic Array 48.48 eta 96.96 chip-ak gene adierazpenaren analisirako, eta digital arrays kuantifikazio absoluturako.
- Datuen analisia.
- (Beste leiho bat zabalduko du)ARN laginen kalitate-kontrola (QC), dentsitate handiko microarrays eta PCR denbora errealean sistemetan erabili ahal izateko (doc ,799,50 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Agilent Technologies-en plataformaren microarrays zerbitzua (doc ,1,76 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Gene-adierazpenaren analisia PCR denbora errealean edo PCR kuantitatiboan (Q-PCR) (pdf ,260,27 Kb)