"Sensibilización ante la ideación suicida" ikastaroa
Aurkezpena
2019ko ekainean aurkeztu zen Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategian daude deskribatuta daude suizidioek eragindako morbimortalitatea murrizteko egin beharreko ekintzak, bai eta arriskuan dauden pertsonentzako eta haien familientzako arreta hobetzeko egin beharrekoak ere.Estrategiak diziplina anitzeko esku hartzeari lotutako ikuspegia dauka, eta ikuspegi horren bidez laguntza bilatzera bultzatu nahi ditu arriskuan dauden pertsonak eta, era berean, informazio gehiago, laguntza hobea eta esku hartze goiztiarragoa eskaini.
Estrategia bederatzi jardun arloz osatuta dago, eta unibertsitatea esku hartzeko espazioetako bat da, esparru komunitarioaren barruan.
Gure unibertsitateak bere egiten du estrategian aipatutako konpromisoa, eta irakasleen artetik hautatutako pertsona erreferenteak prestatuko ditu, suizidio arriskua identifikatzeko eta hari heltzeko egitekoan laguntzeko eta orientatzeko.
Helburua
Gaian interesatuta dauden irakasleak sentsibilizatzea, gaiari buruzko prestakuntza jaso duen pertsona bat egon dadin ikastegi bakoitzean. Pertsona horrek jardungo du ikasleen laguntza premia edo laguntza eskaera orori erantzuteko laguntza baliabide gisa, eta zubi lanak egingo ditu unibertsitateko Arreta Psikologikorako Zerbitzuarekin.
Ordutegia
- 15.00etatik 18.00etara
Datak eta tokiak
-
Gipuzkoako Campusa: azaroak 11, astelehena.
LEKUA: Carlos Santamaria zentroko 1. ikasgela. -
Bizkaiko Campusa: azaroak 13, asteazkena.
LEKUA: Master eta Doktorego Eskolako 6B. gela. Bibliotekaren eraikina. Leioa. -
Arabako Campusa: azaroak 12, asteartea.
LEKUA: Elurreta Ikasgelategiko bilera gela (2. solairua)
Irakaslea
Andoni Anseán. Psicólogo. Psikologoa. "Fundación Española para la Prevención del Suicidio" fundazioko presidentea. "Sociedad Española de Suicidología" elkarteko presidentea. Espainiaren ordezkaria IASP elkartean (International Association for Suicide Prevention). Pablo de Olavide Unibertsitateko "Máster en Conducta Suicida" masterreko zuzendaria.
Izen ematea
- IRI: Izena emateko orria, 2019ko urriaren 21etik 31ra.
Plaza kopuru mugatua. Izen ematea baieztatzeko, mezu bat bidaliko da helbide elektronikora