"Osasun mentala indartuz: psikohezkuntza prebentziorako" HITZALDI-ZIKLOA
Osasun Mentaleko Psikohezkuntzari buruzko hitzaldi-zikloaren helburu nagusia da unibertsitate-komunitateari hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune bat eskaintzea, ongizate emozionala sustatzeko eta buruko ondoeza prebenitzeko.
Saioetan, hainbat arlotako adituek unibertsitateko ikasleentzat funtsezkoak diren gaiak jorratuko dituzte, hala nola adikzioak, jokabide suizidaren prebentzioa, elikadurarekiko harremana eta unibertsitate-etapan osasun mentala zaintzeko estrategia praktikoak.
Hitzaldi-ziklo hau unibertsitateko bizitzako erronka eta zailtasun emozional eta psikologikoei aurre egiteko tresnak eskaintzeko diseinatu da, komunitate akademiko osasungarriagoa eta erresilienteagoa eraikitzen lagunduz.
Helburuak
Ongizate kolektiboa hobetzea eta unibertsitatearen barruan osasun mentala indartzea, hezkuntzaren eta kontzientziazioaren bidez.
Metodologia
4 hitzaldi presentzial, bakoitza 3 ordukoa. Gai bakoitzari buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatuko da.
Izen-ematea hitzaldi bakoitzeko egiten da; ez da beharrezkoa 4etan izena ematea. Lau hitzaldietara joatea 0.5 ECTSrekin aitortu ahal izango da.
Datak, lekua eta ordutegia
- Lekua:
- ARABAKO CAMPUSA: Elurreta Ikasgelategian. 101. gela, 15:00etatik 18:00etara
*Martxoak 27an Elurreta Ikasgelategian. 217. gela - BIZKAIKO CAMPUSA: Leioako liburutegian. Doktoregoko 7. gela, 15:00etatik 18:00etara
- GIPUZKOAKO CAMPUSA: Elvira Zipitria eraikinean 2.04-2.05 gela, 15:00etatik 18:00etara
- ARABAKO CAMPUSA: Elurreta Ikasgelategian. 101. gela, 15:00etatik 18:00etara
- Parte-hartzaile kopurua: 100
IRAKASLEA | Izenburua | Hizkuntza | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa |
---|---|---|---|---|---|
Manu Machinbarrena | Kontrolaren itzaletik mendekotasunera | Euskara | Otsailak 25 | Otsailak 20 | Otsailak 18 |
Alex Muela | Komunikazio Trebetasunak Suizidioaren Prebentziorako | Euskara | Apirilak 2 | Martxoak 26 | Martxoak 12 |
Joana Gómez | Gorputza baino gehiago: elikadurarekin dugun harremana eraldatzen | Gaztelania | Martxoak 26 | Martxoak 19 | Martxoak 27 |
Monika Salgueiro | Lo, sentitu, bizi. Bizi-ohiturak eta osasun emozionala | Gaztelania | Martxoak 20 | Apirilak 7 | Apirilak 9 |
Irakasleak:
- Manu Machinbarrena. Psikologia Fakultateko irakaslea (UPV/EHU)
- Alex Muela. Psikologia Fakultateko irakaslea (UPV/EHU)
- Joana Gómez. Psikologia Fakultateko irakaslea (UPV/EHU)
- Monika Salgueiro. Psikologia Fakultateko irakaslea (UPV/EHU)