Mindfulnesserako hastapena II. tailerra
Irakaslea:
- Mercedes Sainz
Aurkezpena:
Mindfulness edo arreta osoa esaten diogu gure eguneroko bizitzaren kontzientzia erabatekoa izateari, baieztatu delarik kontzientzia oso honek estresa nabarmen murrizten duela eta norberaren lasaitzeko eta gure eguneroko bizitzaren ongizatearen iturria dela.
Arreta hau garatzen duten ariketa soilak ikasi eta praktikan jartzeak bidea ematen du estresak sortutako automatismoak desaktibatzeko eta norberaren lasaitzea modu espontaneo eta jasangarri batez garatzen du.
Praktika hauek kultur tradizio ezberdinetan 3.000 urtetatik hona egin eta garatu direlarik, gaur egun diziplina zientifiko ezberdinak ari dira beroriek indartzen osasun osoaren iturri direlakoan.
Tailerrerako sarrera:
Mindfulnessen filosofia eta edukiak soil eta errazak dira ulertzen, bibliografia oso da ugaria; interneten ez da zaila bideo zein testuak aurkitzea edozeinen interesa pizteko modukoak, bereziki garaiotan, estresa denean larritasun handi eta txikiagoko eritasunen zio nagusi. Helburua da orainaren unean erabat kontziente izatea, ekidinez iraganeko gertakariek zein geroko kezkek ezegonkor gaitzaten.
Ordutegia:
- 15.00 - 18.00
Datak:
-
Gipuzkoako Campusa: maiatzaren 20a (astelehena). Dinamikak Gela. (HEFA, 3 solairua)
-
Bizkaiko Campusa: maiatzaren 21a (asteartea). Gela 7 Master eta Doktoregoko Eskola. Biblioteka eraikina. Leioa
-
Arabako Campusa: maiatzaren 22a (asteazkena). Batzar Aretoa, 2 solairua, Las Nieves
Izena emateko:
-
Leku mugatuak. Izen-ematea posta elektronikoaren bidez baieztatuko dugu.
Harremanetarako:
OHARRA: Pertsona bakoitzak bere koltxoneta, pashmina edo manta argia eta galtzerdiak eraman behar ditu.