Practicumari buruzko gogobetetze-inkesta
2012/13 ikasturtean, Kanpoko Praktikekiko gogobetetze-maila neurtzeko on-line inkesta bat ezarri zen, modu esperimentalean.
Inkesta bi behar hauei erantzuteko sortu zen:
- UPV/EHUko irakasleen tutoretza-lanari buruzko praktiketako ikasleen iritzia ezagutzea.
- Kalitate Berme Sistemarako ikasketa-plan berrietako tituluen ebidentziak jasotzea.
Hiru galdetegi egin dira, inplikatutako eragile guztiei buruzko informazioa jasotzeko: irakasleak, ikasleak eta, azkenik, praktiketako zentroetako instruktoreak. Bi txosten mota bereizten dira:
- Ikasleei beren irakasle-tutoreei buruz eginiko iritzi-inkestarenak.
- Ikasleek, UPV/EHUko irakasle-tutoreek eta instruktoreek, oro har, practicumarekiko adierazitako gogobetetzeari buruzkoak.
Inkesta hori eskuratzeko, beharrezkoa da datuak grabatuta edukitzea GAUR aplikazioaren "Practicuma-Derrigorrezko Praktiken Kudeaketa" moduluan.