encuesta_practicum_tipos_informes_tutorizacion

Practicumeko irakasle-tutorearen tutoretza-lanari buruzko ikaslearen iritziari lotutako txostenak

Irakaskuntza-egoeraren banakako txostena

Irakasleak banakako txosten bat eskuratzen du irakaskuntza ematen duen irakaskuntza-egoera bakoitzeko (irakaslea-practicum-taldea).

Txosten hori ez da egiten, ordea, irakaskuntza-egoera bati buruz emandako iritzien kopurua 5 baino txikiagoa denean.

Irakaskuntza-egoeraren banakako txostenean grafiko batean jasotzen dira iritziak. Bertan, zatirik argienak (EE/EE erantzunei dagokien zuria alde batera utzita) itemekiko adostasun maila handiagoa adierazten du, galdera horren emaitza ona adieraziz; eta, zati ilunenak, berriz, adostasunik eza adierazten du (emaitza txarragoa). Grafikoaren eskuinaldean ikasleek item bakoitzean emandako iritzien batezbestekoak ageri dira, baita dimentsio bakoitzaren batezbestekoak ere. Grafikoaren ezkerraldean, berriz, item bakoitzeko jasotako iritzien kopurua ageri da.

Irakaskuntza-egoeraren banakako txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: irakaskuntza-egoera horretan eskuratutako emaitza alderatzea, irakasle beraren, practicum, titulu eta ikastegiaren gainerako irakaskuntza-egoeren emaitzekin eta UPV/EHUko gainerako irakasleen emaitzekin. Edozein eskatzen dela ere, emaitza grafiko batean agertuko da txostenaren eskuinaldean. Alderaketa horiek soilik eskuratu daitezke ikasturteko kanpaina itxi denean.

UPV/EHUko irakasle-tutorearen txostena

Txosten hau graduko eta masterreko gainerako irakasgaiei buruzko ikasleen iritziak jasotzen dituen irakaslearen txostenari eransten zaio. Txostenak ikasleen balioespenak testuingurura egokitzeko informazioa ematen du, eta irakaskuntza-egoeraren txostenak zer kasutan ez diren egin adierazten digu, horren zergatia ere zehaztuz.

Bi zati ditu: lehenengoan irakasle horrek practicumeko irakasgaietan sortutako irakaskuntza-egoeraren banakako txosten guztien batezbestekoa adierazten da, grafiko eta zifra baten bidez. Txostenaren bigarren zatian testuingurua zehazteko datuak ematen dira: irakasleak emandako kreditu guztien kopurua, irakasgai bakoitzean emandakoak, irakasgaiaren antzinatasuna eta irakaslearena irakasgai horretan, erabilitako inkesta-sistema, etab.

Irakaslearen txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: banaka lortutako emaitzak alderatzea, jakintza-arlo berean edo sail berean irakaskuntza ematen duten irakasleen eta UPV/EHUko gainerako irakasleen emaitzekin. Alderaketa bakoitza grafiko batean jasotzen da, txostenaren eskuinaldean.

Practicumaren txostena

Txosten honek practicum berean tutoretza ematen duten irakasleek eskuratutako irakaskuntza-egoeraren banakako txostenen batezbestekoa adierazten du, zenbakien eta grafikoen bidez.

Practicumaren txostena GAURren bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: eskuratutako emaitzak alderatzea ikastegi eta/edo ikasketa-plan bereko irakasle-tutoreen emaitzekin eta UPV/EHUko gainerako irakasleen emaitzekin. Alderaketa bakoitza grafiko batean jasotzen da, txostenaren eskuinaldean.

Tituluaren txostena

Txosten honek titulu horren practicumen irakaskuntza-egoeraren banakako txostenen batezbestekoa adierazten du, zenbakien eta grafikoen bidez.

Tituluaren txostena GAURren bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: eskuratutako emaitzak alderatzea, ikastegi bereko irakasleek eta UPV/EHUko gainerako irakasleek eskuratutako emaitzen batezbestekoekin. Alderaketa txostenaren eskuinaldean kokatutako grafiko batean jasotzen da.

Ikastegiaren txostena

Txosten honek Ikastegi horretan emandako practicumen irakaskuntza- egoeraren banakako txostenen batezbestekoa adierazten du, zenbakien eta grafikoen bidez.

Ikastegiaren txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: eskuratutako emaitzak alderatzea, UPV/EHUko gainerako practicumen irakasleek eskuratutako emaitzekin. Alderaketa txostenaren eskuinaldean kokatutako grafiko batean jasotzen da.