Informazio interesgarria

ENLIGHT TEACHING AND LEARNING CONFERENCE

Noiz eta non

2024/04/18

Deskribapena

Ekitaldia Tartuko unibertsitatean (Estonia) izango da 2024ko urriaren 7tik 9ra bitartean, eta aukera paregabea izango da irakaskuntza-ekimen berritzaileak aurkezteko eta aliantzan zehar irakasle eta dinamika pedagogiko interesgarriak ezagutzeko.  Aurtengo leloa “Innovation and creativity in Higher Education” izango da.

Apirialren 30era arte, konferentzian hizlari gisa parte hartzeko deialdia zabalik dago, formato posibleetako batean (ahozko aurkezpena; posterraren aurkezpena; tailer interaktiboa edo ko-sortzailea; mahai-ingurua). Irakurri hemen deialdi honetako argibideak.

Berrikuspen-prozedua maiatzean zehar egingo da, eta emaitzak ekainaren hasieran jakinaraziko dira. UPV/EHUren ordezkaritza iraila baino lehen finkatu beharko da; beraz, garrantzitsua da hautatuktako ponentziek aurrez aurre bertaratzeko prest daudela berrestea (pertsona bat ponentzia bakoitzeko).

Akademikoek eta ikertzaileek, ikasleek eta administrazioko eta irakaskuntzari laguntzeko langileek proposamenak bidal ditzakete.

Proposamenak honako irizpide hauen arabera hautatuko dira:

1.       Gaiaren garrantzia

2.       Saioaren formatua eta emaitzak

3.       Saioaren programaren argitasuna eta koherentzia

4.       Ikaslearen ikuspegia edo ikuspegia sartzea

5.       ENLIGHTekiko konexioa

Jarraitu zure ponentzia-proposamena inskribatzeko urratsak. EPEAREN AMAIERA, APIRILAREN 30.

Berrikuspen-batzordeak hautatutako UPV/EHUko txostengileek ENLIGHT proiektuko fondoen bidez finantzatu ahal izango dute bidaia.