Klara Smith Etxeberria
Irakasle atxikia
Datu akademikoak

Psikologian lizentziatua (UPV/EHU, 2010)

Masterra Psikologian: Banakoa, Taldea, Antolakuntza eta Kultura (UPV/EHU, 2011)

Doktorea Psikologian (UPV/EHU, 2015)

CV laburpena
Klara Smith Psikologian lizentziaduna (2010) eta doktorea (2015) da Euskal Herriko Unibertsitatean. Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta hauen Garapena sailean hasi zuen bere ibilbidea, 2009 eta 2010 urteen arteko lankidetza-beka batekin eta Eusko Jaurlaritzak emandako doktoratu aurreko beka batekin, 2012 eta 2015 urteen artean, bere doktorego-tesia defendatuz 2015eko irailean: "Gurasoen banaketa eta gatazkak: seme-alaba heldu gazteen harreman afektiboetan ondorioak". Prozesu horretan zehar doktoratu aurreko egonaldia egin zuen Auburn University-ko (AEB) “Human Development and Family Studies” sailean 2014ko otsaila eta maiatza bitartean, Francesca Adler-Baederren gainbegiradapean. Bere ikerketa atxikimenduarekin eta hainbat familia-gertakariek dituzten ondorioekin lotuta dago, hala nola, dibortzioa eta bikote-harremanetako gatazkek seme-alaben prozesu afektibo eta sozialetan dituzten ondorioak. Gainera, 2014tik gaurdaino, irakasgaiak gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz ematen ditu, bai Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta haien Garapenaren Saileko Garapenaren Psikologia eta Hezkuntzaren arloan (2014-iraila 2017ko urtarrila eta 2018-urria), baita Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoen sailean (2017ko urtarrila - 2018ko iraila) ere. 2021eko urtarriletik Garapenaren Psikologia eta Hezkuntzaren arloko koordinatzailea da Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta hauen Garapena sailean.
Ikerketa-ildoak

Atxikimendua eta garapen sozioafektiboa eta emozionala bizi-zikloan zehar

Gurasoen dibortzioa eta horren ondorioak

Guraso arteko gatazka eta horren ondorioak