Irune Corres Medrano
Irakasle atxikia
Web helbideak
Datu akademikoak

Psikologian lizentziatua, psikologia klinikoan espezializatua (2005).

Magisterra Klinika Psikoanalitikoan haur eta nerabeekin. Bartzelonako Unibertsitatea (2005-2007).

Graduondokoa Klinika Psikoanalitikoan haur eta nerabeekin. Haur eta Nerabeen Klinika Psikoanalitikoko Eskola (Bartzelona)(2007-2009).

Osasun Psikologo Orokor kualifikazioa (Eusko Jaurlaritza, Osasun Saila, 2013-oraina).

Psikologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatea (2022).

CV laburpena
Psikologian lizentziaduna (2005) eta doktorea (2022) Euskal Herriko Unibertsitatean “La escuela segregada y sus consecuencias para el desarrollo infantil. A favor de la protección del alumnado en riesgo de vulnerabilidad psicosocial” deituriko doktorego tesiarekin. Haur eta Nerabeen Psikoterapeuta (UB, 2010) eta Osasun Psikologo Orokorra (Eusko Jaurlaritza, 2013), 15 urtez psikoterapeuta moduan babesgabetasun eremuan lan egin izan du. Aldi horretan, haurtzaroko babesgabetasunarekin harremanduriko ikastaroak ere eman ditu. 2016az geroztik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2016-2018 bitartean, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (UPV/EHU), Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakaslea izan da. 2018tik gaurdaino, Psikologia Fakultateko Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta haien Garapenaren saileko Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia arloan irakaslea da. Gainera, bi masterretan (Arreta Goiztiarreko Masterra eta Osasun Psikologia Orokorra Masterran) irakasgaiak ematen ditu. Bere ikerketa interesak honako lerrotan oinarritzen dira: haur eta nerabeen garapen sozioemozionala; babesgabetasuna haurtzaroan eta nerabezaroan; prebentzioa eta esku-hartzea haur eta nerabeen garapenean; eskolako segregazioa; hezkuntza inklusiboa eta giza eskubideak
Ikerketa-ildoak

Garapenaren psikologia haurtzaroan eta nerabezaroan

Oinarrizko premiak eta tratu txarrak (haur eta gazteen babesa eta babesgabetasuna).

Prebentzioa eta esku-hartzea hezkuntza-testuinguruetan (familia, eskola, etab.)

Eskola inklusiboa.