Fernando Olabarrieta Artetxe
Irakasle agregatua
Datu akademikoak
<ul>
<li>Lizentziatua Psikologian Salamanca-ko Pontificia Unibertsitatean (1979)</li>
<li>Doktorea Psikologian Euskal Herriko Unibertsitatean (2007)</li>
</ul>
CV laburpena
UEUren Psikologia sailburua. UPV/EHUrekin hitzarmen ofiziala duen ETXADI Familia-Psikologia Unibertsitate-Zentroaren sortzaileetarikoa. HAEZI taldearen kide sortzaileetarikoa (UPV/EHUko talde kontsolidatua eta Eusko Jaurlaritzak talde kontsolidatu bezala ebaluatua, A kategoria finantziatuan). Taldearen lan-ildo nagusia GURASOTASUNEAN ikerkuntza eta ezagutzaren transferentzia da. AIFREF (Asociation Internationale de Formation et Recherche en Éducation Familiale) elkartearen kontseiluko kide eta RICE (Réseau International de Cités de l’Éducation) elkarteko estatuko ordezkaria. AIFREF-en kongresuaren antolatzailea eta presidentea (Bilbo, 2015) eta antolatze komisioko kidea (Praga, 2017; La Martinique, 2019). Bi barne seiurteko ikerketa (UPV/EHU) eta bat CNEAIk esleitua. Hainbat artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak; zenbait ikerketa-proiektutan parte-hartzaile; erakunde publikoekin ezagutzaren transferentziako 40 kontratutik gora.
Ikerketa-ildoak
<ul>
<li>Hizkuntzaren garapen kognitiboa eta eskuratzea. Familiaren testuingurua eta garapen psikologikoa.</li>
<li>Adimenaren moldeak: molde kognitibo-afektiboak</li>
</ul>