Doktorego programa egiaztatu eta baimenduen aldaketa -hau da, koordinatzailea, iker ildoak, parte hartzen duten irakasleak, antolamenduan diharduten unibertsitateak eta abar aldatu badira- onartuko du programako batzorde akademikoak, eta programaren koordinatzaileak egingo du programaren Doktorego Eskolari bidaltzeko aldaketa eskaera, eskolak, bere txostenarekin, Doktoregoko Azpibatzordeari aurkezteko, eskaera horietaz ebazteko eskumena duenak.
Doktorego programen berregituraketa edota kenketa Doktorego Azpibatzordearen eskumena izango da, eragiten duen programaren batzorde akademikoak edo programari dagokion Doktorego Eskolak proposatuta, betiere programaren batzorde akademikoa entzunda.
Graduondoko gaietarako errektoreordetza eskudunak espedientea tramitatuko du Eusko Jaurlaritzari eta Hezkuntza Ministerioari bidaltzeko.