propuesta-doctorado-normativa-capitulo-VI

Doktorego programak proposatzeko arauak

VI. Kapitulua. Hitzarmenak

13. artikulua.- Hitzarmen motak.

  1. Estatuko edo nazioarteko unibertsitateen arteko lankidetza hitzarmenak, doktorego programak elkarrekin antolatzeko.
  2. Lankidetza hitzarmenak I+G+B jarduerak egiten dituzten erakunde publiko edo pribatuekin, prestakuntza jarduerak eta ikerlanak egiteko, finantziazioa izateko, eskolak emateko, lokalak erabiltzeko edota egokitzat hartzen den beste edozein helburutarako.

14. artikulua.- Tramitazioa.

  1. Aurreko artikuluko 1. atalean aipatutako hitzarmenak doktorego programako koordinatzaileak aurkeztuko dizkio Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzari, doktorego programaren proposamenarekin batera, eta hura justifikatzeko memoria erantsiko du, aldez aurretik aztertzeko. Ondoren, programaren aldeko iritzia eman beharko du Doktorego Eskolak, Graduondoko Batzordeak onar dezan, eta aldeek izenpetu beharko dute, ministerioari eskatu baino lehen egiaztatzeko titulua.
  2. Aurreko artikuluko 2. atalean aipatutako hitzarmenak doktorego programako koordinatzaileak aurkeztuko dizkio Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzari, doktorego programaren proposamenarekin batera, eta hura justifikatzeko memoria erantsiko du, aldez aurretik aztertzeko. Ondoren, programaren aldeko iritzia eman beharko du Doktorego Eskolak, Graduondoko Batzordeak onar dezan, eta aldeek izenpetu beharko dute, jarduerei ekin baino lehen.

15. artikulua.- Baimenak eta hitzarmenak sinatzea.

  1. 13. artikuluko 1. atalean aipatzen diren hitzarmenak Graduondoko Batzordeari aurkeztuko zaizkio, onar ditzan, eta unibertsitateko errektoreak sinatuko ditu. Onartutakoan, horren berri emango zaio Gobernu Kontseiluari eta, behin sinatuta, jatorrizko ale bat bidaliko da Idazkaritza Nagusira, erregistra dezan.
  2. 13. artikuluko 1. atalean aipatzen diren hitzarmenak Graduondoko Batzordeari aurkeztuko zaizkio, onar ditzan, eta Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak sinatuko ditu. Dena den, egoki ikusiz gero, errektoreak ere sinatu ahal izango ditu. Onartutakoan, horren berri emango zaio Gobernu Kontseiluari eta, behin sinatuta, jatorrizko ale bat bidaliko da Idazkaritza Nagusira, erregistra dezan.