Doktorego programek jaso egingo dituzte ikerketa prestakuntzan antolatutako alderdiak, ECTS kreditu gisa egituratu beharrik izango ez dutenak, eta programa bakoitzaren eremuko zeharkako prestakuntza zein espezifikoa bilduko dituzte. Dena dela, doktoregaiaren jarduera nagusia ikerketa izango da.
Doktorego programen proposamenak oro egokitu beharko dira legez ezartzen diren informazio eskakizunetara, arautegi honetako eranskinean adierazi bezala, hau da, behar diren informazio guztiak ahalbidetuko dituzte organo eskudunek egiaztatze aldera.