Depresioa, eskizofrenia, droga-menpekotasuna edo beste gaixotasun neuropsikiatrikoren bat pairatu duten pertsonen garunean, postmortem, neurotransmisoreentzako hartzaile eta hauen zelula-barneko seinaleztapenaren azterketa molekular eta funtzionala.
Neurohartzaileen azterketa glia jatorriko giza tumoreetan.
Neurotrasmisoreentzako hartzaileen berezko aktibitatearen ikerketa eta alderantzizko agonista diren zenbait medikamenturen azterketa.
Medikamentu antidepresiboek eta antipsikotikoek epe luzera duten eragin mekaniskoaren in vivo ikerketa.
Eragin antidepresiboa indartzeko eta bizkortzeko estrategia berrien bilaketa, animali-ereduetan oinarrituta.
Psikofarmakoak denbora luzez hartzeak eragindako erregulazio epigenetikoen ondorioak.
Psikofarmako mailen monitorizazioa garunean eta maila hauek eragin terapeutikoarekin duten erlazioa.
Genomika funtzionala eta Proteomikaren bidez, gaixotasun psikiatrikoetarako diagnosi-markatzaile eta itu terapeutikoen bilaketa.
Gaixotasun neuropsikiatrikoen animalia eredu transgenikoen azterketa molekular, biokimiko eta neuro-garapenaren portaerazkoak.