Erasmus+, LA, BN 2025-26 Deialdia (gradua eta masterra)
Latino Amerika eta Beste Norakoak helmugetarako
1. Zer izapide egin beharko ditut nire mugikortasunean zehar? Jarraibide hauei kasu egin.
- Hemen topatuko dituzu egonaldiaren jarraipenerako inprimakiak, zeinak zure mugikortasuneko errekonozimendu akademikoa lortzeko beharrezkoak diren.
2. Nola aukeratu helmugako unibertsitean ikasiko ditudan ikasgaiak? Hitzarmen akademikoa bete beharko duzu zure koordinatzaile akademikoaren laguntzarekin, GAURen bitartez.
- Konpromiso akademikoa egiteko eskuliburua.
3. Beharrezkoa da aseguru mediko bat kontratatzea? BAI. Gainera, ziurtatu behar duzu kontratatzen duzun aseguru horrek EHUren eskakizunak betetzen dituela, bai eta helmugako unibertsitateak ezartzen dituen baldintzak ere. Informa zaitez hemen.
4. Ikasten denbora gehiago geratu naiteke helmugan? Zure mugikortasuneko plaza EHUko lehenengo lauhilekoan burutuko bada soilik eta HEMEN azaltzen diren baldintzak bete eta zehazten diren izapideak egiten badituzu.
5. Norako batzuetarako bisatua izapidetzea beharrezkoa da. Informazio gehiago kontsulta dezakezu HEMEN.