KA171 - INFORMAZIO OROKORRA

KA171 - INFORMAZIO OROKORRA

Erasmus+ nazioarteko mugikortasuna kide ez diren herrialdeekin

Erasmus+KA171ri esker ikasleek beren prestakuntza akademikoa eta langileek irakaskuntza-prestakuntza funtzioak bete ditzakete Eurpatik kanpoko goi-mailako hezkuntza-erakundeetan eta alderantziz.

Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) Erasmus+ KA171 programa garatu eta kudeatzen duen Espainiako Agentzia Nazionala da, besteak beste. 2015az geroztik, EHUk atzerrira joateko edo atzerritik etortzeko mugikortasunak eskaintzen ditu, urtero KA171 proiektuetan SEPIEren finantzaketari esker, honako hauetarako:

  • Ikasleak: elkartrukeak laguntza ekonomikoarekin eta gradu/master/doktorego mailetan onarpen akademikoarekin. 2-5 hilabete bitartekoa da mugikortasunen iraupena.
  • Langileak: 5 eguneko iraupena duten irakaskuntza- edo/eta prestakuntza-egonaldiak, laguntza ekonomikoarekin.

Mugikortasun horietan parte hartzeko deialdiak aldizka argitaratzen dira, eta norgehiagoka-prozesuaren bidez ebazten dira dira.

Proiektu bakoitzean parte hartzen duten herrialdeen eta erakundeen zerrenda osoa, egonaldien iraupena eta laguntzen zenbatekoa uneko proiektu bakoitzaren deskribapen-ataletan jasoko dira, jasotako finantzaketaren eta SEPIEk ezarritako jarraibideen arabera alda daitezkeelarik.