Eusko Jaurlaritza - 2025/26ko ikasturtea
Eusko Jaurlaritza - 2025/26ko ikasturtea
Eskatu, bai ala ez?
Bai, ondoren azaldutako prozedura jarraituz, adierazitako epean eta moduan
Eskaerak aurkezteko epea
2025eko abenduaren 5etik 19ra arte (biak barne)
Eskaerak aurkezteko tokia
Eskatutako dokumentazioa bidali beharko da UPV/EHUra, goian adierazitako epean, dokumentu bakoitza banaka , PDF formatuan, eta guztiak mezu elektroniko mezu berean.
Ikasle eskatzaileak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu dokumentuak (ez bidali bi posta elektronikoetara).
- Eskatzailearen lehen abizenaren hasierako letra A eta L artean badago (BARNE), dokumentazioa becamovgv-a-l.internacional@ehu.eus helbide elektronikora bidali beharko da.
- Eskatzailearen lehen abizenaren hasierako letra M eta Z artean badago (BARNE), dokumentazioa becamovgv-m-z.internacional@ehu.eus helbide elektronikora bidali beharko da.
Eskatutako dokumentazioa
- Errolda-ziurtagiria
Errolda-ziurtagiri eguneratua (2025eko abenduaren 4tik aurrera emana) "eskaera egiten den egunean eta 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko administrazio-auzotasuna izatea" frogatzen duena, hau da, azken urtean EAEn erroldatuta egon zarela eta oraindik erroldatuta zaudela frogatzen duena.
Azken urtean udalerriz aldatu ez bazara, 2025eko abenduaren 4tik aurrera emandako errolda-ziurtagiri/bolante bat eskatu behar duzu, erroldan alta emandako eguna jasotzen duena.
Azken urtean udalerriz aldatu bazara, errolda ziurtagiri historikoa edo erroldatuta egon zaren udalerri bakoitzeko errolda-ziurtagiri/bolante bat aurkeztu beharko duzu (gaur egun erroldatuta zauden udalerriari dagokiona, berriz, 2025eko abenduaren 4tik aurrera eman beharko duzu).
2. II. Eranskina - Berariazko baimena
3. III. Eranskina - Erantzukizunpeko adierazpena
Dokumentua bete eta sinatzeko, Adobe Reader besterik ez da behar. Digitalki edo Adobeko tresnak “bete eta sinatu” aukeraren bidez sina dezakezu. Ez da formatua moldatua duen dokumenturik onartuko.
Behin-behineko zerrenden argitarapena
2026ko urtarrilaren 16an argitaratuak
1. Eskabide osoen behin-behineko zerrenda
2. Zuzendu beharreko eskaeren behin-behineko zerrenda
3. Baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda
Zuzenketak aurkezteko epe eta modua
Zuzendu behar duten pertsonek 10 egun baliodun izango dituzte horretarako, 2026ko urtarrilaren 19tik-30era arte (biak barne).
Zuzendu beharreko dokumentu edo dokumentuak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu (“Eskaerak aurkezteko tokia” atalean adierazita dauden helbide berdinak), mezuaren gaian ZUZENKETA hitza jarriz.
Behin-betiko zerrenden argitarapena
2026ko otsailaren 11an argitaratuak
- Onartuen behin-betiko zerrenda
- Baztertutako eskaeren behin-betiko zerrenda
Ebazpena eta dirulaguntzen ordainketa
Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, non ordaindu beharreko zenbatekoak agertuko diren, jasoko den zenbatekoa mugikortasun-eskabidean emandako kontu-zenbakian sartuko da.
Ordaintzeko, Nazioarteko Harremanen Bulegora programaren nahitaezko dokumentazioa bidali behar da, egonaldiaren amaierako ziurtagiria barne. Beka mugikortasuna amaitutakoan ordainduko da.