Eusko Jaurlaritza - 2023/24ko ikasturtea
Eskatu, bai ala ez?
Bai, ondoren azaldutako prozedura jarraituz, adierazitako epean eta moduan
Eskaerak aurkezteko epea
2023ko azaroaren 16tik abenduaren 12ra arte (biak barne)
Eskaerak aurkezteko tokia
Eskatutako dokumentazioa bidali beharko da UPV/EHUra, goian adierazitako epean, mezu berean.
Ikasle eskatzaileak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu dokumentuak (ez bidali bi posta elektronikoetara).
- Eskatzailearen lehen abizenaren hasierako letra A eta L artean badago (BARNE), dokumentazioa becamovgv-a-l.internacional@ehu.eus helbide elektronikora bidali beharko da.
- Eskatzailearen lehen abizenaren hasierako letra M eta Z artean badago (BARNE), dokumentazioa becamovgv-m-z.internacional@ehu.eus helbide elektronikora bidali beharko da.
Eskatutako dokumentazioa
Dokumentua bete eta sinatzeko, Adobe Reader besterik ez da behar. Digitalki edo Adobeko tresnak “bete eta sinatu” aukeraren bidez sina dezakezu. Ez da formatua moldatua duen dokumenturik onartuko.
“Zein ikastetxe eta unibertsitatean egiten dituen ikasketak” atalean, UPV/EHUko fakultatea edo ikasketa-zentroa adierazi
- Errolda-ziurtagiria
Errolda-ziurtagiri eguneratua (2023ko azaroaren 14tik aurrera emana) "eskaera egiten den egunean eta 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko administrazio-auzotasuna izatea" frogatzen duena, hau da, azken urtean EAEn erroldatuta egon zarela eta oraindik erroldatuta zaudela frogatzen duena.
- Azken urtean udalerriz aldatu ez bazara, 2023ko azaroaren 14tik aurrera emandako errolda-ziurtagiri/bolante bat eskatu behar duzu, erroldan alta emandako eguna jasotzen duena.
- Azken urtean udalerriz aldatu bazara, errolda ziurtagiri historikoa edo erroldatuta egon zaren udalerri bakoitzeko errolda-ziurtagiri/bolante bat aurkeztu beharko duzu (gaur egun erroldatuta zauden udalerriari dagokiona, berriz, 2023ko azaroaren 14tik aurrera eman beharko duzu).
Behin- behineko zerrenden argitarapena
2023ko abenduaren 29an, atal honetan argitaratuko dira eskabide osoen, zuzendu beharreko eskaeren eta baztertutakoen zerrendak:
Eskabide osoen behin-behineko zerrenda
Zuzendu beharreko eskaeren behin-behineko zerrenda
Baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda
Zuzenketak aurkezteko epe eta modua
Zuzendu behar duten pertsonek 10 egun baliodun izango dituzte horretarako, 2024ko urtarrilaren 2tik 15era (biak barne).
Zuzendu beharreko dokumentu edo dokumentuak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu (“Eskaerak aurkezteko tokia” atalean adierazita dauden helbide berdinak), mezuaren gaian ZUZENKETA hitza jarriz.
Behin-betiko zerrenden argitarapena
2024ko urtarrilaren 26an, eskabide osoen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira atal honetan.
Eskabide osoen behin-betiko zerrenda
Baztertutako eskaeren behin-betiko zerrenda
Ebazpena eta dirulaguntzen ordainketa
Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, non ordaindu beharreko zenbatekoak agertuko diren, jasoko den zenbatekoa mugikortasun-eskabidean emandako kontu-zenbakian sartuko da.
Ordaintzeko, Nazioarteko Harremanen Bulegora programaren nahitaezko dokumentazioa bidali behar da, egonaldiaren amaierako ziurtagiria barne. Beka mugikortasuna amaitutakoan ordainduko da.
EBAZPENA, 2024KO EKAINAREN 18KOA