Erasmus+ Ikasketetarako Mugikortasun Luzeak (SEPIE)
OHARRA: Orri honetako informazioa orientagarria da.
Mugikortasun luzeak 2 hiletik 12 hilerako mugikortasun fisikoak dira.
Eskatu, bai ala ez?
Ez, ez da eskatu behar, baina kobratzen hasteko, ikasleek HEMEN deskribatzen diren izapideak egin beharko dituzte.
Zenbatekoa
Diru-laguntzen zenbatekoa benetako egonaldiaren arabera kalkulatzen da, hau da, hasierako eta amaierako ziurtagirien datei dagokiona. Gehienez lau (4) hilabete finantzatuko dira lauhileko baten mugikortasunetarako, eta gehienez zazpi (7) hilabete ikasturte osoko mugikortasunetarako. Muga horrek ez die eragiten aukera gutxiago dituzten ikasleei.
Bi kategoriatan banatzen da diru-laguntza hori:
1.- Laguntza orokorra: zenbatekoa xede-herrialdearen araberakoa da
TALDEAK | HERRIALDEAREN ZERRENDA | HILEKO KOPURUA |
---|---|---|
1. taldea | Alemania, Austria, Bélgica, Dinamarca, Finlandia, Francia Irlanda, Islandia, Italia, Liechtenstein, Luxemburgo, Noruega, Países Bajos, Suecia, Reino Unido*, Suiza*. | 350 € |
2. taldea | Chequia, Chipre, Eslovaquia, Eslovenia, Estonia, Grecia, Letonia, Malta, Portugal. | 300 € |
3. taldea | Bulgaria, Croacia, Hungría, Lituania, Macedonia del Norte, Polonia, Rumanía, Serbia, Turquía. | 250 € |
*Erasmus+ hitzarmenak soilik. Kanpo geratzen dira OD hitzarmenak
Ekologikoa ez den bidaiaren kasuan, finantzatuko dira egun bateko bidaia jarduera baino lehen, eta egun bateko bidaia jardueraren ondoren.
Bidaia ekologikoaren kasuan, jarduera egin baino 3 egun lehenago arte finantzatuko dira, eta jarduera egin ondorengo 3 egun arteko bidaia, hala badagokio.
Aukera gutxiago dituzten ikasleentzako laguntza gehigarria:
Lehenengo atalekoaz gain, 250 €-ko kopuru gehigarri bat finantzatuko zaie hilero egoera hauetakoren batean dauden ikasleei:
-
a) Estatuko Administrazio Orokorrak izaera orokorreko ikasketa beka bat jaso izana unibertsitate ikasketak eta goi mailako beste ikasketa batzuk egiteko, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren beka bat, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak emandako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko beka bat, mugikortasuna egin aurreko ikasturtean.
-
b) Errefuxiatua izatea edo babes subsidiariorako eskubidea izatea, edo Espainian nazioarteko babeserako eskaera aurkeztu izana.
-
c) Legez ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta eta kalifikatuta izatea.
-
d) Kategoria bereziko familia ugaria
-
e) Terrorismoaren biktimak eta senideak
-
f) Genero-indarkeriaren biktimak
-
g) Autismoaren espektroko nahasmenduaren diagnostiko ziurtatuak
-
h) Hiperaktibitatedun arreta faltagatiko nahasmenduaren diagnostiko ziurtatuak (AGN-H)
Laguntza hori jaso ahal izateko, egoera horietakoren batean dauden ikasleek beren egoera dagokien zerbitzuan erregistratu beharko dute eskatzen duten Mugikortasunaren deialdian zehazten den datarako –matrikula formalizatu aurretik egin ez badute–:
- A – F egoeretan dauden graduko ikasleentzat: Eskolako/Fakultateko Idazkaritza
- A – F egoeretako masterreko ikasleentzat: bere eskolako/fakultateko idazkaritza edo bere masterreko idazkaritza espezifikoa
- G – H egoeretan dauden ikasle guztientzat: Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta Zerbitzua (discap@ehu.eus)
Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak goian adierazitako zerbitzuen erregistroetako arduradunekin egiaztatuko du deialdi honen esparruan Erasmus+ mugikortasuna egiten duen ikasle bakoitzaren egoera berria, laguntza gehigarri hori onartzeko.