Erasmus+ Mugikortasun Laburrak
Mugikortasun laburrak 5 egunetik 30 egunera bitarteko mugikortasun fisikoak dira. Hainbat formatu izan ditzakete. Horietako bat Programa Trinko Konbinatua da (BIP, ingelesez).
Eskatu, bai ala ez?
z, ez da eskatu behar, baina kobratzen hasteko, ikasleek HEMEN deskribatzen diren izapideak (pdf, 73 Kb) egin beharko dituzte.
Eskaerak aurkezteko epea
---
Eskaerak aurkezteko tokia
---
Zenbatekoa
Banakako laguntza iraupen laburreko mugikortasun fisikorako. Zenbatekoa iraupenaren araberakoa da:
IRAUPENA | BANAKAKO LAGUNTZA IRAUPEN LABURREKO MUGIKORTASUN FISIKORAKO - EGUNEKO ZENBATEKOA | AUKERA GUTXIAGO DITUZTEN IKASLEENTZAKO OSAGARRIA |
---|---|---|
14. egunera arte | 79€ / eguneko | 100€ gehiago mugikortasun osorako |
15. egunetik 30. egunera arte | 56€ / eguneko | 150€ gehiago mugikortasun osorako; ezin zaio aurrekoari gehitu |
Posible da mugikortasunaren hasiera dataren aurretiko bidaia-eguna finantzatzea eta mugikortasunaren amaiera dataren ondorengo bidaia-eguna finantzatzea. Egun horietarako finantzaketa jasotzeko, pagos.internacional@ehu.eus helbidera bidali behar dira joan-etorriko bidaiaren egiaztagiriak, bidaiaren datak zehaztuta, mugikortasuna hasi aurretik.
Mugikortasun Laburraren Bidaiarako Laguntza aukera gutxiago dituzten ikasleentzat (*)
Aukera gutxiago dituzten ikasleek mugikortasun laburraren bidaiarako laguntza gehigarria jasoko dute:
DISTANTZIAK | BIDAIA ARRUNTA | BIDAIA EKOLOGIKOA |
---|---|---|
10 eta 99 km artean | 23€ | - |
100 eta 499 km artean | 180€ | 210€ |
500 eta 1999 km artean | 275€ | 320€ |
2000 eta 2999 km artean | 360€ | 410€ |
3000 eta 3999 km artean | 530€ | 610€ |
Bidaien distantziak kalkulatzeko, Europako Batzordeak proposatutako distantzia-kalkulagailua erabili behar da (http://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/tools/distance_en.htm). Ibilbidearen distantzia noranzko bakarrean adierazi behar da, joan-etorria barne hartuko duen laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko.
Laguntza hau ez da bateragarria bidaia ekologikorako laguntzarekin.
(*) Aukera gutxien dituzten ikasleak egoera hauetako batean daudenak dira:
a) Estatuko Administrazio Orokorrak izaera orokorreko ikasketa beka bat jaso izana unibertsitate ikasketak eta goi mailako beste ikasketa batzuk egiteko, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren beka bat, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak emandako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko beka bat, mugikortasuna egin aurreko ikasturtean edo mugikortasuna egiten duten ikasturtean.
b) Errefuxiatua izatea edo babes subsidiariorako eskubidea izatea, edo Espainian nazioarteko babeserako eskaera aurkeztu izana. Bidali dokumentazioa nazioartekoak.zerbitzua.burua@ehu.eus helbidera
c) Legez ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta eta kalifikatuta izatea. Bidali dokumentazioa nazioartekoak.zerbitzua.burua@ehu.eus helbidera