Erasmus+, LA, BN 2025-26 Deialdia (gradua eta masterra)

Erasmus+, LA, BN 2025-26 Deialdia (gradua eta masterra)

1. KANPOAN IKASI NAHI DUT, ZER JAKIN BEHAR DUT?

 

Aurtengo Erasmus+, LA, BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.

 

1.1. ERABAKI ZUZENA HARTZEKO INFORMAZIO GUZTIA KONTSULTATU, ETA NAZIOARTEKO HARREMANETARAKO BULEGOAREN ZEIN ZENTROKO KOORDINATZAILEEN GOMENDIOAK JARRAITU

Nazioarteko mugikortasun-programa batean parte hartu nahi baduzu, eskaera egin AURRETIK funtsezko alderdi hauek (OSO GARRANTZITSUA) arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

  • HEMEN kontsulta dezakezu unibertsitate bazkideen eskaintza. GAUR kontsultatu behar duzu 2025-2026 eskaintza ikusteko, zure ikastetxe eta graduaren arabera.

Azkenean mugikortasun bat eskatzea erabakitzen baduzu, hau izango da zure erreferentziazko dokumentazioa:

  • Deialdia, mugikortasun oinarri legalak jasotzen dituena.
  • Ikaslearen betebeharrak.
  • Nazioarteko mugikortasunen programen egutegia, non eskaera egiteko kontuan hartu beharreko epe guztiak topatuko dituzun.

 

1.2.ESKAERA EGIN.

Eskaera egiteko epea 2024ko azaroaren 4tik 18ra bitartean egongo da irekita

Behin Nazioarteko programen eta euren baldintzen ondo informatua zaudela, nola egin mugikortasun eskaera?

  • Hemen eskaintzen dizugu zure eskaere nola egin urratsez urrats GAUR plataformaren bidez.
  • Hizkuntza ziurtagiriak: BESTE NORAKOAK (Puerto Rico izan ezik) programaren barruan plaza bat emateko, gutxienez ingeleseko B2 titulazioa behar da. 

    - Kupo orokorreko plazak dituzten norakoentzako: certiidiomas.internacional@ehu.eus helbidera bidali.

    - Zentruko plazak dituzten norakoentzako: ikastegiko mugikortasuneko koordinatzaileari bidali.  

  • Ostean, plazen esleipen zerrendak argitaratuko dira esteka honetan: Posteriormente, se publicarán los listados de adjudicación de plazas en este enlace: Hautaketa eta Esleipena. GAURen ere konpprobatu ahalko duzu zure eskaeraren egoera.
  • Azkenik, atzerrian unibertsitate egonaldi batez gozatzeko plaza esleitu bazaizu, mugikortasun plaza onartu edo hari uko egin beharko diozu jarraibide hauek segituz (Mozilla Firefox erabiltzea gomendatzen da GAUR-en emandako mugikortasun plaza onartu edo uko egiteko).

 

2. PLAZA BAT ONARTU DUT, ETA ORAIN ZER?

 

Zure mugikortasuna egin aurretik, helmugako unibertsitatean onartzeko prozesua kudeatu beharko duzu, hau da, onarpen-gutuna lortu. Horretarako, zure koordinatzaile akademikoak edo Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak emango dizkizun jarraibideak bete beharko dituzu

Erasmus+ programan, ia unibertsitate guztiak fakultatetik kudeatzen dira.

Amerika Latina eta Beste Norakoak Programetarako onarpen prozesua hemen kontsulta dezakezu.