Zabalik dago 2019/2020 ikasturtean SICUE mugikortasun programetan plaza eskatzeko epea
Lehenengo argitaratze data: 2019/02/13
Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetza 2019/20 ikasturtean SICUE mugikortasun programetan parte hartu nahi duten UPV/EHUko ikasleentzako deialdira aurkezteko eskaera-epea zabaldu du.
Epea zabalik izango da 2019ko martxoaren 13era arte. Interesatuta dauden ikasleek ondoko helbidean aurkituko dute eskaera-prozedura nola burutu azaltzen duen informazio guztia: