Museo de la Educación

Hezkuntzaren Museoa UPV/EHU

Albisteak

Erakusketa

Erakusketa: Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historikoa Carlos Santamaria Zentroan

Noiz eta non

Noiztik: 2020/10/22 Noiz arte: 2020/12/31

Erakusketa: Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historikoa

Deskribapena

Gipuzkoako Campuseko Liburutegiaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Museoaren arteko lankidetzaren ondorioz, museoko funtsen aukeraketa batez osatutako erakusketa ikusgai dago. Helburua ondare hori hedatzen laguntzea da, Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historiko materiala irudikatzen duena (bereziki 1930eko hamarkadatik XX. mendearen amaierara arte). Erakusketa honako argumentu-ardatz hauetan artikulatuta dago:

  • Eskola-liburuak, edo nola irakatsi ziguten.
  • Eskola-koadernoak, edo nola ikasi genuen.
  • Eskola-buletinak eta memoriak.
  • Genero-ikuspegia.
  • Zientzien irakaskuntza.

Hezkuntzaren memoria historikoa irudikatzen duten beste bi elementurekin osatzen da: antzinako ikasgela baten erreprodukzioa eta mapa eta posterren hautaketa bat.

Erakusketa 2021era arte egongo da zabalik Liburutegiaren atondoan. Liburutegiko erakusketetan ohikoa denez, ondare materialarekin batera erakusketaren gaiari buruzko bibliografia akademiko bat ere badago. Kasu honetan, XX. mendeko Euskal Herriko eta Espainiako hezkuntzaren historiari buruzko erreferentzia bibliografiko batzuk aukeratu dira. Aukeratutako liburuen zati bat museoko materialekin batera egongo da ikusgai. Gainera, guztiak liburutegian bertan daude.


banner_centro_docu