Material zientifikoaren katalogazioa
Sortu zenetik, ikertaldearen eginkizunetako bat izan da funtsen lagapenak edo dohaintzak lortzea, partikularrenak edo erakundeenak, publiko nahiz pribatu. Ikus-entzunezko eta ikus artxibo bat sortu du, eskola irudiekin eta irakasle, ikasle edo irakaskuntzarekin zerikusia izan duten pertsonen elkarrizketa edo bizitza kontakizunekin.
Gainera, bilduma bereziak ere osatu ditu; hala nola eskola eskuliburuen eta koadernoen bildumak, eta material didaktiko-zientifikoena.
Bi urte hauetan, taldeak katalogazio lan handia egin du: 1750etik gora objektu, 1300 eskola memoria, 1150 koaderno eta 4000 testuliburu.
Bestetik, elkarlanean aritu da ere helburu berberak dituzten beste erakunde batzuekin; batez ere, hezkuntza funts historikoak dituztenekin.
Nabarmentzekoa da ikastaro, mintegi edo hitzaldi zikloen antolakuntzan eginiko lana, hezkuntza memoriaren azterlan, berreraikuntza eta zabalkundeari lotua, eta eskola koadernoei, gerrako umeei, emakumea eta hezkuntzari… buruzko erakusketak, unibertsitate aretoetan eta kultur aretoetan.