Aurkezpena
Gure ikerketa taldea Genetika, Biologia Molekular eta Zelularrean, Bioinformatikan eta Proteomikan espezializatutako kideez osotuta dago. Gaur egungo ikerketa taldea 8 unibertsitate-irakaslek, Ikerbasque ikerketa-irakasle batek, doktoretza-aurreko 8 ikertzailek eta laborategi-teknikari batek osotzen dugu.
Taldeak minbiziaren biologia molekularreanikertzen dihardu hamarkada luze batez. UPV/EHUaren Euskampus proiektuak, bai ikerketa biomedikoaren zein gizarte-ikuspegien aldetik, interes handiko lerrotzat izendatu duen "Zahartze osasuntsu eta bizi kalitatea" lerro estrategikoaren barruan kokatzen da gure ikerketa. Ikerketa taldea Eusko Jaurlaritzak talde kontsolidatutzat aitortu eta finantziatu du 2001 geroztik.
Talde kohesionatua eta emankorra da gurea, diru-laguntza jaso duten hainbat proiektutan eta proiektu horietatik eratorritako argitalpen zein kongresuetarako komunikazioetan elkarrekin parte hartzen duena. Horrez gain, UPV/EHUkoak ez diren eta nazio artean ospea duten hamar bat ikertzailerekin lankidetza sarea osotu dugu. Lankidetza honek gure ikasleen formazioan eta taldearen garapen zientifikoan laguntzen du.