Tandem linguistikoa

Tandem! PARTE HARTU HIZKUNTZA TRUKEAN

Banner tándem

Hizkuntza desberdinetako pertsonen artean hizkuntza- eta kultura-ezagutzak trukatzeko doako zerbitzua aurkezten dugu. Sistema horri esker, UPV/EHUko Estatuko eta nazioarteko ikasleek harremanetan jarriko ditugu hizkuntzak ikasteko prozesua osatu, ahozko adierazpena hobetuz eta kultura arteko gaitasunak garatzeko.

Horretarako, EHU-k parte hartu nahi duten pertsonak harremanetan, jarriko ditugu eta beraiek antolatuko dituzte beren topaketak.

Programaren helburua beste hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera ematea da, hizkuntza bat menderatzen duten eta beren ezagutzak partekatu nahi dituzten pertsonak beren intereseko beste hizkuntza bateko hiztunekin harremanetan jarriz; aldi berean, kulturarteko gaitasunak garatuko dituzte.

 

Baldintzak
Hizkuntza-trukean parte hartzeko, ezinbestekoa da EHUko graduko edo graduondoko ikaslea izatea. Gure unibertsitatean ikasten duten ikasleek nahiz EHUn aldi baterako dauden bisitariek parte har dezakete.

 

Nola har dezakezu parte?
Hizkuntza trukea egin nahi baduzu, izena emateko orria esteka honen bitartez bete behar duzu zure datuekin, zure profila sortu ahal izateko.

Zure hizkuntza-beharrekin bateragarria den pertsona bat aurkitzen dugunean, biekin jarriko gara harremanetan posta elektronikoaren bidez, eta beste pertsonaren harremanetarako datuak (helbide elektronikoa eta telefonoa) emango dizkizuegu Tandema egiteko. Une horretatik aurrera, zuek jarri behar duzue harremanetan elkarrekin, eta zuen topaketak adostu.

Ikasturtearen bi unetan eman dezakezu izena:

  • Irailean eta urrian

  • Otsailean

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamenduaren 13. artikuluan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoan, xedatutakoaren arabera, jakinarazi behar dugu datuak UPV/EHUren ardurapeko fitxategi batean sartuko direla. Zure datuen kudeaketa-tratamendua esteka honetan kontsulta dezakezu: https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/-/tg0105

Zure datu pertsonalak kudeatzeko baimena aldatu edo kendu nahi izanez gero, dagokion dokumentua bete beharko duzu, esteka honetan aurkituko duzuna: https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/eskubideak-egikaritzeko-ereduak

Tandemean baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat info.welcomecentre@ehu.es helbidera.

 

Funtzionamendua
  • Tandem bikoteek, ados jarrita, erabaki behar dute zein egunetan hasi eta bukatuko diren topaketak, zenbat hizkuntza-saio izango diren, zenbat iraungo duten eta zenbatean behin egingo diren, helburuen eta prestasunaren arabera. Gomendatzen dugu aldez aurretik bilera erregularren egutegia ezartzea, adibidez, astean ordubeteko topaketa bat hiruhileko batean.
  • Trukea amaitutakoan, parte-hartzaileek posta elektronikoz jasoko duten inkesta bat bete beharko dute, Tandem programa hobetzeko.
  • Tandemeko kide batek bikotez aldatu nahi badu, harremanetan jar daiteke ondorengo emailaren bidez (info.welcomecentre@ehu.es) eta, -beste bikote bat aurkitzen saiatuko gara.
  • Komunikazioa posta elektroniko bidez egingo da; EHU-ko-zure helbide instituzionalaren (@ehu.eus).
  • Tandem hizkuntza-trukeetan parte hartu izanaren ziurtagiririk ez da emango.
  • UPV/EHUk ez ditu bere gain hartuko Tandem hizkuntza-trukeetan gerta daitezkeen era askotako gorabeherak.

*Programa hau ikasleei bakarrik zuzendutako programa bat da momento honetan. Tandem zerbitzua unibertsitate komunitate osoari zabaltzeko aukerak aztertuko dira.

Aholku erabilgarri batzuk

Aholku erabilgarri batzuk