Nazioarteko Sakontze Aipamena
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak prestakuntzaren nazioartekotzea bultzatzen du, ikasleengan hainbat gaitasun (hizkuntza, kultur eta prestakuntza gaitasunak) garatzeari begira, etorkizunean arrakasta berme handiagoz aurre egin ahal izateko gizarte globalizatuari. Erakundeek eta enpresek asko baloratzen dituzte gaitasun horiek langileak hautatzeko orduan.
Horregatik, unibertsitateari garrantzitsua iruditu zaio baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten UPV/EHUko tituludunei nazioarteko profila aitortzea tituluaren gehigarri europarrean (TGE). Beraz, baldintza horiek betetzen dituzten ikasleen TGEko 6.1 atalean («Informazio osagarria») honako testu hau txertatuko da: Ikasleak Nazioarteko Sakontze Aipamena lortu du. Aipamen hori UPV/EHUk eman dio Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 7an hartutako erabakiarekin bat.
Baldintzak
UPV/EHUk, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzaren bidez, Nazioarteko Sakontze Aipamena emango die gradu- edo master-ikasketak amaitu aurretik eta titutlu ofiziala eskatu baino lehen hiru baldintza espezifiko betetzen dituzten ikasleei:
- Gutxienez 15 kreditu egin izana atzerriko hizkuntzetan UPV/EHUko gradu batean (Practicuma eta Gradu Amaierako Lana izan ezik) edo master batean (Practicuma eta Master Amaierako Lana izan ezik), edo Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak eskaintzen duen «Intercultural Competences» ikastaroa egin izana.
- Nazioarteko egonaldi bat egin izana, Latinoamerika, Beste Norako batzuk programetan, edo mugikortasun luze bat Erasmus programan, graduko edo masterreko ikasketarako edo praktiketarko, UPV/EHUko truke hitzarmen edo programa baten babesean.
- Atzerriko hizkuntza batean MCERLeko (Hizkuntzen Europako Esparru Bateratuko) C1 maila edo altuagoa lortzea. Maila egiaztatuko da Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarraren (CRUE) baliokidetasun-tauletan edo Goi Mailako Hezkuntzako Hizkuntza Zentroen Elkartearen (ACLES) aitorpen-taulan onartutako diploma edo ziurtagirien bidez.
Prozedura
Unibertsitateak 1. eta 2. puntuetan ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatuko du..
Horretarako, jatorrizko ziurtagiria aurkeztu beharko dio bere ikastegiko mugikortasun-koordinatzaileari, espediente akademikoa itxi baino lehen. Honek, CRUEren edo ACLESen tauletan ziurtagiria baliozkoa del egiaztatu ondoren, bai eta lortu den eguna ere (ikasketak amaitu baino lehenagokoa izan behar du), GAURen erregistratuko du.
Bete beharreko baldintza guztiak GAURen jasota daudenean, Nazioarteko Sakontze Aipamena automatikoki erregistratuko da ikaslearen TGEn.
Ohiko galderak
Mugikortasun egonaldi batean egindako kredituek balio al dute 1. baldintza egiaztatzeko?
Ez, bi baldintzak independenteak dira. Lehenengo baldintza soilik betetzen da UPV/EHUko ikastegi batean egin badira kredituak atzerriko hizkuntzan.
Graduan 15 ECTS (edo gehiago) egin nituen eta orain masterrean mugikortasuna egingo dut (edo alderantziz). Lor dezaket Aipamena ingeleseko kredituak graduan egin eta nazioarteko egonaldia masterrean egin ondoren (edo alderantziz)?
Ez, graduan zein masterrean aurkez daitekeen baldintza bakarra hizkuntz-ziurtagiria da. Gainerako bi baldintzak osorik bete behar dira Aipamena eskatu nahi den kasuan kasuko titulazioan.
Atzerrian egonaldi bat egin dut , baina ez UPV/EHUko truke hitzarmen edo programa batekin. Baliozkoa da?
Ez, egonaldia nahitaez UPV/EHUren truke-hitzarmen edo -programa baten babesean egin behar da.
15 ECTS baino gutxiago egin ditut atzerriko hizkuntza batean. Zelan bete dezaket 1. baldintza?
Eskatutako 15 ECTSetara heltzeko falta zaizkizunkredituak egin behar dituzu UPV/EHUn, edo, bestela, «Intercultural Competences» ikastaroa egin beharko duzu.
Nahikoa da «Intercultural Competences» ikastaroa egitea 1. baldintza betetzeko?
Bai, nahikoa da, baldin eta nahitaezko bertaratzea betetzen baduzu. Hala ere, kontuan izan plazak mugatuak direla eta ikastaroan sartzeko lehentasuna dutela mugikortasun batean onartu eta oraindik egin ez duten ikasleek, bai eta beren ikasketetan 15 ECTS atzerriko hizkuntzan egiteko aukerarik ez duten gradu edo masterreko ikasleek ere.
1. baldintza graduan «Intercultural Competences» ikastaroa eginez bete badut, berriz ere egin dezaket ikastaroa masterrean?
Ez, ikastaroa behin bakarrik egin daiteke; graduan edo masterrean.
3 ECTS baino gutxiago falta zaizkit atzerriko hizkuntzan 15 ECTSen betetzeko. «Intercultural Competences» ikastaroaren zati batera bakarrik joan naiteke 1. baldintza betetzeko?
Ez, ikastaroa osorik egin behar da, UPV/EHUn atzerriko hizkuntzan dituzun kreditu-kopurua edozein dela.
«Intercultural Competences» ikastaroko informazioan zehazten da kreditu bat aitortzen dela gehienez, baina Aipamenari buruzko erabakian esaten da 3 kreditu dituela. Ez al da kontraesana?
Ikastaroak 3 kreditu dauzka, 30 orduko iraupena baitu, baina UPV/EHUko gradu-ikasketetan aitortzeko eskatu nahi baduzu, ECTS kreditu bat soilik baliozkotuko dizute.
Urtean zenbat aldiz eskainiko da «Intercultural Competences» ikastaroa?
Ikasturte bakoitzean behin eskainiko da hiru campusetan edo online.
Ikasketak amaituta ondoren lortu dut hizkuntza-ziurtagiria. Balio du?
Ez, ikasleek hiru baldintzak bete beharko dituzte gradu edo masterreko ikasketak amaitu baino lehen eta hizkuntza-ziurtagiria espedientea itxi baino lehen aurkeztu behar da.