Euskadi
Aire libreko kirolak, munduko sukaldaritzarik onenetakoa, kultura aparta, atsegina eta beroa... Euskadin bisitari batek nahi duen guztia dago eskuragarri
Euskadin nahitaez ikusi beharrekoak
Bilbao Guggenheim museoa
Bilbo berriko eraikin erreferentea da. Frank O. Gehryk diseinatutako museoak, titanio, kristal eta urezko plakez eginiko egitura ia onirikoak, 11.000 metro karratu ditu behin-behineko eta behin betiko erakusketarako.
Euskadiko sukaldaritza
Gurean janaria ez da beharrizan fisiko bat asetzeko tresna soilik, jarduera sozial oso garrantzitsua ere bada. Euskadin, sukaldaritza tradizionala eta egile-joera berriak elkarrekin bizi dira gure geografiaren baitan: pintxo-tabernak eta Michelin izarrak dituzten establezimenduak aurki ditzakezu nonahi.
Bizkaiko zubia
Zubi hau, UNESCOk Munduko Ondare aitortu duena, XIX. mendearen amaieran eraiki zuen Gustave Eiffel ingeniariaren dizipulu batek. Bertako biztanleek bezala, Ibaizabal ibaia zeharkatzeko har dezakezu transbordadorea edo ikuspegiaz goza dezakezu bisitarientzat egokitu behar berri den goiko pasabidetik.
Chillida-Leku museoa
Donostia-San Sebastianetik kilometro gutxira Eduardo Chillida eskultore euskaldun ospetsuak erosi eta berrituko baserria dago. Bertan, artistaren artelan ugari daude, bai baserriaren barruan, bai aire zabalean, eta bisitariak baso sorginduan barrena doan bitartean eskulturak deskubritzen dituela senti dezake.
Andre Maria katedrala
XIII. mendeko tenplu honen ateetan "Irekita eta obratan" kartela irakur daiteke. Catedral Santa María Fundazioa da eliza zaindu eta zaharberritzeaz arduratzen dena. Bisita gidatuari esker, bisitariak ikuspegi zoragarriez goza dezake tenplu katoliko honetan, Vitoria-Gasteizko katedral zaharra berritzeko prozesuari buruzko zehaztasun interesgarriak deskubritzeaz gain.
Olatuetan barrena
Surf-taula bat eta itsaso harrotua: horixe baino ez duzu behar Euskadi beste ikuspegi batetik ezagutzeko. Gure kostaldeak surflarientzako paradisua dira.
Gernikako arbola eta juntetxea
Gernikako haritz ospetsua Euskal Herriaren ikurra da; Erdi Aroan zehar Bizkaiko jauntxoek zuhaitz honen azpian hartzen zituzten erabakiak, eta, orain, mendeak igaro diren arren, jaurerriaren autonomia historikoaren zaporeak bertan dirau. Gernika zoritxarrez bihurtu zen famatu 1937an, tropa naziek azoka-egunean hiria bonbardatu eta 2.000 biztanle baino gehiago hil zituztenean. Picasso zorigaitzeko gertaera honetan inspiratu zen, hain zuzen, gerraren laztura islatzeko 'Guernica' koadroan, egun Madrilgo Reina Sofia Museoan dagoena. Bizkaiko juntetxea, zuhaitzaren ondoan eraikia, ere bisitatu daiteke. Bertako historia birpasatzen du bideo batek.
Euskal kirol tradizionala
Urtean zehar gure geografiako herri desberdinetan ikus daitezke euskal kirol tradizionalen erakusketak. Aizkolariak, traineruak, idi-probak edo pilota-partiduak gure herriaren historia eta tradizioen erreferente dira.
Bodegak
Joera arkitektoniko modernoenak mendeetako tradizio etnologikoarekin nahasten dira Arabako Errioxan. Hainbat bodega bisitatu daitezke eta ardoa dastatu establezimendu desberdinetan.
Azoka tradizionalak
Gernikan, Ordizian eta Euskadiko beste herri txiki batzuetan azoka tradizionalak egiten dira zentzumentzako gozagarri: baserriko produktuak, ogia, haragia edo arraina aurki ditzakegu azoketan, gura sukaldaritza famatuaren oinarri.
Mendizaletasuna
Euskadiko mendi berdeetan eta gure kostaldeko ikuspegi zoragarrietan ibilbide ugari daude oinez egiteko. Mendizaleek hainbat orduko edo egun osoko ibilaldiak egin ditzakete.
Sagardotegiak
Sagardoa edari bat baino askoz gehiago da. Euskal gastronomiaren bereizgarria eta fenomenoa da. Urtarriletik ekainera bitartean Gipuzkoako sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, urteko uzta dastatzeko, ohiko menuaz gain: bakailao-tortilla, txuleta, gazta, menbriloa eta intxaurrak.