Hizkuntza gaitasunaren akreditazioak
2025-2026 “Erasmus+, AL eta OD” deialdirako hizkuntza-ziurtagiria aurkeztu nahi duten ikasleek ziurtatu beharko dute aukeratutako azterketa-datak ziurtagiria eskuratzeko eta aurkezteko aukera ematen diela eskaera-epearen barruan edo, gehienez ere, dokumentazioa zuzentzeko epearen barruan.
Nola egiazta ditzaket nire hizkuntza-gaitasunak?
Nazioarteko arloan hizkuntza zehatz baterako gaitasuna Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren arabera sailkatzen da, zeinek A1etik (Sarrera) C2ra (Maisutasuna) doazen 6 mailetako sailkapena ezartzen duen.
Hurrengo esteketan, erreferentzia moduan, aurkitu daitezke Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarrak eta Asociación de Centros de Lenguas en Enseñanza Superior Espainiar Estatuan onartzen dituzten ziurtagiriak eta, Europan, Association of Language Testers in Europe elkarteak onartzen dituenak; halaber, ziurtagiri horien parekoak HEEM mailen arabera.