Mikel Armentia
Gasteizen Ingeniaritza Mekanikoko gradua bukatu eta gero, Bilbon Ingeniaritza Mekanikoko Masterrarekin bere ikasketekin jarraitu zuen (berezitasuna Diseinu Mekanikoan). Bere lankidetza ADM taldearekin Master Amaierako Lanarekin ari zela hasi zen, non ibilgailuaren hagaxka egonkortzaileen portaera nekearen menpe aztertu zuen. Bukatu bezain laster, doktorautza industriala burutzea erabaki zuen BTI hortz-inplanteen enpresaren eta ADM taldearen lankidetzaren emaitza legez. Aipatu tesia hortz-inplanteen nekearen menpeko portaeran eta bere torloju bidezko loturaren lasaitzearen fenomenoaren azterketan oinarritzen da.
- Helbide elektronikoa: marmentia002@ikasle.ehu.eus
- Ikerketa-profilak: ORCID