Zer egiten dugu
UNIBERTSITATE IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN dihardugu Ingeniaritza Mekanikoko ondoko jakintza arloetan:
- Makinen diseinu eta kalkulua
- Analisi mekaniko estrukturala (estatika eta dinamika) eta erresistentea (karga estatikoak eta neke kargak)
- Mekanismoak eta multigorpu sistemak
- Zenbakizko metodoak analisi mekanikoan: Elementu Finitoak eta multigorpu metodoak
- Biomekanika
- Teknologia mekanikoa aplikazio aeroespazialean
Ondoko SEKTOREETAN lan egiten dugu, bai berezko ikerketa lerroetan bai enpresekin lankidetzan:
- Automobilgintza
- Energia eolikoa
- Oil & Gas
- Hortz inplantologia
- Aeronautika
- Osagaien industria
- Makina erreminta
Gure irakasteko bokazioa dela eta, enpresetarako NEURRIRA EGINDAKO KURTSO AURRERATUAK ere ematen ditugu.