MIKEL-ABASOLO

Mikel Abasolo

1982.ean jaioa, 2004-2005 ikasturtean lizentziatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Diseinu Mekanikoko espezialitatean lizentziatu eta gero IDOM S.A. enpresak kontratatu zuen Analisi eta Diseinu Aurreratua (ADA) sailean parte hartzeko. 2007. urtean Bilboko Ingeniaritzako Eskolako Ingeniaritza Mekanikoko sailean irakasle bezala hasi zen. ADM taldeko partaide bezala ikerketa proiektuetan eta enpresetarako lanetan parte hartzen du, makinen elementuen eta sistema estrukturalen portaera mekanikoaren simulazio eta modelaketa eremuan.