Martin Eizmendi
1998an Plentzian jaioa, Bilboko Ingeniaritza Eskolan Ingeniaritza Mekanikoko Gradu (2020) eta Master (2022) ikasketak jorratu zituen. Azken kurtsoan, errodilo konikodun errodamenduen portaera estrukturalaren eta erresistentearen azterketari buruzko Master Amaierako Lana burutu zuen ADM taldearekin elkarlanean. 2022ko azaroan, IDOM-ADAtik pasa ondoren, PIC gisa sartu zen lehen aipatutako gaiari lotutako proiektu batean lan egiteko. Gaur egun, doktorego-tesia egiten dihardu iraultze errodamenduen modelizazio dinamikoaren arloan.
- Helbide elektronikoa: martin.eizmendi@ehu.eus
- Ikerketa-profilak: ORCID