JAVIER-VALLEJO

Javier Vallejo

Nire ikasketak 1983.ean hasi nituen Bilboko Ingeniari Industrialen Goiko Eskola Teknikoan, Ingeniari Industrialeko titulua 1989.ean lortuz. Urte berean Eskolan lanean hasi nintzen irakasle elkartu bezala ingeniaritzan adierazpen grafikoko alorrean, ADM taldearekin elkartuz doktorautzako ikasketak egiten nituen bitartean, 1993.ean bukatuz. 1995.ean unibertsitateko irakasle titularraren plaza lortu nuen aipatutako alorrean, 2008.ean ingeniaritza mekanikora aldatuz. Egun makinen diseinuaren eta kalkuluaren esparruan irakasten dut, diseinu mekanikoaren, MEF bidezko analisiaren eta ordenagailu bidezko diseinuaren ikerketa lerroetan lagunduz.