3. Zer da ECTS kreditua?
ECTS kreditua (kredituen transferentziarako sistema europarra) baloraziorako unitatea da, zehazki ikasleak prestakuntza prozesuan egiten dituen jarduera guztiak (eskola orduak, ikasketa orduak, mintegiak, lanak, praktikak, proiektuak, azterketak edo bestelako ebaluazio probak prestatzea eta egitea) baloratzeko unitatea. Ikaslearen 25 lanorduri dagokio kreditu bat.