Normativa-permanencia-master

Ikasleek unibertsitateko masterretan jarraitzeko arauak

1. artikulua. Baldintza akademikoak

Matrikulako kredituen % 15 gainditu beharko dute ikasleek lehenengo mailan.

Ikasleren batek ez badu baldintza hori betetzen, ikasleak ezin izango du jarraitu ikasketa horietan.

Nahi izanez gero, baina, unibertsitate masterretako beste titulazio batean sartu ahal izango da.Bigarren titulazioan ikasten hasi eta ez badu 1. atalean zehaztutakoa betetzen, ezin izango du beste ikasketarik egin UPV/EHUn, harik eta bi ikasturte UPV/EHUtik kanpo eman arte.

2. artikulua. Irakasgai bakoitzerako deialdi kopurua eta azterketa eskubideari uko egitea

2.1. Lanbide arautuetan jarduteko bidea ematen duten masterretan baldintza hauek aplikatuko dira:

  • Ikasleak sei ebaluazio deialdi izango ditu irakasgai bakoitzerako (bi ikasturteko).
  • Ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko, eta horrelakoetan, “aurkezteke” kalifikazioa izango dute.“Aurkezteke” kalifikazioa duten deialdiak ez dira kontuan hartuko erabilitako deialdien kopurua kalkulatzeko.

Ikaslea ez dela aurkeztu ulertuko da irakasgaiaren kalifikazioan pisu handiena daukan probara aurkeztu ez denean.

  • Bosgarren, seigarren eta salbuespenezko deialdiak epaimahai batek ebaluatuko ditu, horretarako onartuko diren arauei jarraituz.
  • Ikastegi guztietan, ikasleren bat bosgarren, seigarren edo salbuespenezko deialdian dagoen irakasgai bakoitzerako, aurreko paragrafoan adierazitako epaimahaia osatuko da. Epaimahaia osatzean, ahalegina egingo da epaimahaikideak ez daitezen izan aurreko deialdietan zuzentzaile ibilitakoak.
  • Edozein irakasgairen sei deialdiak agortuta, ikasleak salbuespenezko deialdia eska dezake, UPV/EHUko errektoreari zuzendutako idatziaren bidez.Salbuespenezko deialdia emateari buruzko erabakia errektoreak hartuko du, kontuan hartuta ikaslearen espedientea eta beste gorabehera batzuk.

2.2. Gainerako masterretan hauek izango dira gaiak gainditzeko baldintzak:

  • Ikasleak lau ebaluazio deialdi izango ditu irakasgai bakoitzerako (bi ikasturteko).
  • Ikasleak aukera izango du deialdiari uko egiteko, eta horrelakoetan, “aurkezteke” kalifikazioa izango du.“Aurkezteke” kalifikazioa duten deialdiak ez dira kontuan hartuko erabilitako deialdien kopurua kalkulatzeko.

Ikaslea ez dela aurkeztu ulertuko da irakasgaiaren kalifikazioan pisu handiena daukan probara aurkeztu ez denean.

  • Hirugarren, laugarren eta salbuespenezko deialdiak epaimahai batek ebaluatuko ditu, horretarako onartuko diren arauei jarraituz.
  • Masterrean ikasleren bat badago hirugarren, laugarren edo salbuespenezko deialdian, aurreko paragrafoan adierazitako epaimahaia osatuko da. Epaimahaia osatzean, ahalegina egingo da epaimahaikideak ez daitezen izan aurreko deialdietan zuzentzaile ibilitakoak.
  • Edozein irakasgairen lau deialdiak agortuta, ikasleak salbuespenezko deialdia eska dezake, UPV/EHUko errektoreari zuzendutako idatziaren bidez.Salbuespenezko deialdia emateari buruzko erabakia errektoreak hartuko du, kontuan hartuta ikaslearen espedientea eta beste gorabehera batzuk.

2.3. Gehienez ere, salbuespenezko deialdi bat emango zaio ikasle bakoitzari irakasgaiko, eta bi ikasketa plan bakoitzean.

2.4. Epaimahaien osaera

2.1 eta 2.2 ataletan aipatutako epaimahaiak masterraren ardura daukan ikastegiko batzarrak izendatuko ditu ikasturte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan, masterreko batzorde akademikoaren proposamenari jarraikiz.

Epaimahaiok masterreko hiru irakaslek osatuko dituzte eta, egindako probaz gain, epaimahaikideek ikaslearen historiala eta gainerako gorabehera akademikoak hartuko dituzte kontutan.

Epaimahaia osatuko duten pertsonen zerrenda ikasturte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan jarriko da jendaurrean.

2.5. Irakasgai baterako deialdiak agortuz gero, ikasleak ezingo du unibertsitatean ordura arte egiten ari zen ikasketekin jarraitu.

3. artikulua. Matrikulako urte kopurua

Master guztietan, edozein izanda ere master mota (ikasgelakoa, irakaskuntza mistokoa edo urrutikoa) ikasleak denbora muga bat izango du masterra amaitzeko. Kasu guztietan, epe hori izango da masterra gainditzeko behar den ikasturte kopurua gehi bi gehiago, betiere arduraldiaren arabera (partziala/osoa).Arduraldia partziala izango da lehenengo mailan matrikulatutako kreditu kopurua masterraren proposamen egiaztatuan adierazitako kopurua baino txikiagoa bada.

Ikasketak bukatzeko urte kopurua agortuz gero, ikasleak ezingo du unibertsitatean ordura arte egiten ari zen ikasketekin jarraitu.

4. artikulua. Egoera bereziak

Ikasleari ez zaizkio ezarriko 1., 2. eta 3. artikuluetan zehaztutakoak, baldin eta honako egoera bereziren batean badago:

  • Ikaslea gaixorik egotea eskolaldiko hiruhileko batean baino luzaroago. Egoera hori behar bezala egiaztatu beharko da.
  • Beste egoera larri batzuk, behar bezala justifikatuak.

5. artikulua. Matrikula baliogabetzea

Ikaslearen eskariz matrikula baliogabetzeak eta matrikula ez egiteak ondorio berak izango dituzte unibertsitatean jarraitzeari dagokionez.

6. artikulua.- Prozedura

Arau hauekin zerikusia duten eskariak (2.1 eta 2.2 artikuluetan salbuespenezko deialdiari buruz adierazitakoa salbu) ikastegiko dekanoari/zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.Eskariari buruzko erabakiaren kontra errekurtsoa jarri ahal izango zaio errektoreari hilabeteko epean.

Azken xedapenetatik lehenengoa

Masterretan jarraitzeko arau hauek 2023/2024 ikasturtearen hasieran jarriko dira indarrean, eta unibertsitateko masterreko ikasketei aplikatuko zaizkie.

Azken xedapenetatik bigarrena

UPV/EHUko Graduondoko Batzordeari ahalmena ematen zaio arautegi hau garatuko duten arau osagarriak emateko.

Graduondokoaren arloan eskumena duen errektoreordeari ematen zaio arautegi hau aplikatzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.

Azken xedapenetatik hirugarrena

Graduondoko Batzordeari ahalmena ematen zaio arautegi hau hurrengo ikasturteetan egokitzeko.

Xedapen Indargabetzailea

Indargabetuta geratzen dira arautegi honekin bat ez datozen gainerako xedapen guztiak.

Informazio osagarria