EHU Master Week
2025eko martxoaren 3tik 5era
Espezializatzeko asmotan bazabiltza eta zure lan aukerak hobetu nahi badituzu, zatoz EHU Master Week-era gure masterrak ezagutzera, martxoaren 3tik 5era, formatu birtualean.
140 master baino gehiago ditugu, jakintza-arlo guztietakoak. Gainera, intereseko beste hainbat gauza aurkituko dituzu: praktikak, kultura aniztasuneko esperientziak eta lan merkatura eta ikerketaren mundura hurbilduko zaituzten profesionalen sare bat.
Eman izena EHU Master Week-en eta parte hartu masterretako informazio saioetan. Behar duzun informazio guztia eskuratu ahal izango duzu eta zalantzak argitu ikasketa planez, irteera profesionalez, plaza kopuruez edo bekez.