Erasmus Mundus Masterrak
Europako unibertsitate batzuetako titulua lortzeko aukera
Mundus masterrak nazioarteko ikasketa programa prestigiotsuak dira, goi-mailako hezkuntza-erakundeen nazioarteko partzuergo batek eskaintzen dituenak. Ikasketak gutxienez Europako bi herrialdetan egiten dira.
Master horiei esker, ikasleek izen handiko unibertsitate-programa europarretan parte har dezakete, eta, horrela, aukera izango dute hainbat lekutako ikasle eta irakasleekin prestakuntza-esperientziak partekatzeko eta egungo mundu globalean ezinbestekoak diren gaitasunak garatu ahal izateko.
Europar Batasunak diru-laguntzak ematen ditu programan parte hartzeko, bidaietarako eta mantenurako.