Emaiozu bultzada zure etorkizunari gure berezko master eta tituluekin.
Ezagutu EHUko eskaintza eta eman izena!
Espezializatu nahi duzu eta horrela, zure lan baldintzak hobetu? Birziklatzea, zure ezagutzak eguneratzea, daukazu buruan?
Berezko tituluak Unibertsitateak berak antolatutako irakaskuntza espezializatuak dira, egungo gizartearen beharrei erantzuten dietenak eta zure ibilbide profesionala bultzatzen edo birbideratzen laguntzen dutenak.
100 titulu baino gehiago ditugu, besteak beste, etengabeko prestakuntzako masterrak, espezializazio-diplomak, unibertsitateko adituak eta unibertsitate-hedakuntzako diplomak.
Aurkitu zure interesetara ondoen egokitzen dena.