Programa

XSLaren edukia

Eskola orduak toggle-navigation

Eskola orduak
Nahitaezko gaiakHautazko gaiakMaster Amaierako LanaGuztira
48   ECTS   kreditu0   ECTS   kreditu12   ECTS   kreditu60   ECTS   kreditu

Programa toggle-navigation

Nahitaezko gaiak

Master Amaierako Lana

Master Amaierako Lana
GaiaHizkuntzak ECTS   KredituakEspezialitateak / curriculum-ibilbideakEskolak emateko egoitzaModalitatea
Master amaierako lana12 --

XSLaren edukia

Metodologia

Master hau Latinoamerikako zenbait unibertsitatetan ematen da eta 60 ECTS ditu irakasgai desberdinetan banatuta, eta 12 ECTS-ko master amaierako lana. Irakasgai bakoitzak 3 ECTS ditu honela banatuta: ikasgelan bertan ematen diren eskolak, 1,5 kreditu; ikaslearen beraren lana, 1,5 kreditu. 16 irakasgai dira ikasgelan betan ematen direnak: egunean 3 ordu, astelehenetik ostiralera bitartean, eta nahitaezkoa da eskoletara joatea. Irakasgai gainditzeko ezinbestekoa da jatorrizko lan bat egitea, irakasgaian landutako gai bati buruzkoa. Master amaierako lana ikerketako jatorrizko lana izan behar: masterreko ikerketa lerro bati buruzkoa, gizarte eta lege zientzietako ikerketa metodologiari jarraituz egindakoa eta lanaren ondorioak jatorrizkoak izan behar dira.

Ebaluazioa

Hiru iturri erabiliko dira ebaluazioa egiteko: aurrez aurreko irakaskuntza, master amaierako lana eta amaierako proba.a) Aurrez aurreko irakaskuntza. Gai bakoitza gainditzeko, lan original bat aurkeztu beharko da gaian landutako eduki bati buruz. Gai bakoitzeko amaierako nota hiru faktoreren mende egongo da: eskoletara joatea, parte-hartze aktiboa eta eginiko lanaren kalitatea.b) Master Amaierako Lana. Gai bakoitza gainditu ondoren, titulua eskuratzeko, ezinbestekoa izango da Master Amaierako Ikerlan bat egitea, defendatzea eta gainditzea, 12 kredituko balioarekin.c) Amaierako azterketa. Gai bakoitza gainditu eta Master Amaierako Lana haren zuzendariaren oniritziaz aurkeztu ondoren, amaierako proba bat gainditu beharko da Masterraren Batzorde Akademikoaren aurrean. Proba horretan, masterrean eta Master Amaierako Ikerlanean aurkeztutako gaietako bat azalduko da kritikoki, eta ekarpen originalak eta ateratako ondorio nagusiak nabarmenduko dira.

tfm-master

Master Amaierako Lana

XSLaren edukia

programa-formativo-enlaces

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak