Masterraren gakoak:
Estatuaren eta haren tresnaren, Zuzenbidea, gaur egungo egoera dela-eta, gero eta zailagoa da benetan demokratikoa izango den gizarte baten garapenean sakontzea. Gelditu ezinezko globalizazio prozesu batean, Latinoamerikako herrialdeetan abiaturiko erreforma instituzional eta sozial askok berekin ekarri dute Europako eredu zaharrekin elkarrizketazale diren eredu demokratiko berriak sortzea.
Testuinguru honetan gaudelarik, “Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbidea" masterraren xedea da profesionalak eta ikertzaileak prestatzea, zehazki, nork bere herrialdean gizarte demokratikoak oinarritu, finkatu eta garatzen lagunduko duten konponbideak eskaintzeko gaitasuna izango duten profesionalak eta ikertzaileak prestatzea.
Zuzenbideko profesionalen eskaerari erantzutera dator programa hau, diziplinarteko prestakuntza bat eskainiz, material eta kontzeptu juridikoen erabileran ahalik eta ongien ez ezik, legelari integralaren prestakuntzarako ezinbestekoak diren bestelako arlo batzuetan ere prestatuta egon daitezen, antropologian, filosofian, soziologian eta zientzia politikoan, esaterako.
Hori lortzeko, planteatutako metodologia ez da eredu anglosaxoniarra, eredu tekniko-juridiko hutsean oinarritutakoa. Egungo arazoen ezagutzaz eta gogoetez baliatuko gara ikuspegi kritiko batetik, kontuan hartuz, besteak beste, zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoaren eraldaketak, globalizazioa, zuzenbideari buruzko teoria feminista edo eta estatu ereduetan txertatutako laikotasun eta sekularizazio idealak.
Arloan espezializazio maila goreneko prestakuntza eskaintzeaz gainera, masterrak ikerketara ere nabarmen bideratzen duenez, "Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak” doktorego programara sartzea ahalbidetzen du.
Master hau Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez eskaintzen da.