Gaitasunak

XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Ahozko eta idatzizko komunikazio prozesuak egoki menderatzea, ikasleak gai izan daitezen informazioa transmititzeko, publiko espezializatuari eta ez-espezializatuari.
  • Analisi eta sintesi gaitasuna garatzea, ikasleak gai izan daitezen erabaki arrazoituak hartzeko, ikuspegi sortzaile eta berritzaile batetik, era guztietako arazo juridikoei aurre egiteko.
  • Diziplinarteko lana taldean egitea, soziologiaren, ekonomiaren eta politologiaren ekarpenak gero eta gehiago kontuan hartu behar dituzten arazo juridikoei aurre egiteko.
  • Ezagutzak eta teknikak aplikatzea lan eta ikerketa alorretan plantea daitezkeen arazo juridikoen ebazpen egokiari, etengabeko arreta jarriz ezagutzaren mugetan, jakintza juridikoaren adar bakoitzean.
  • Konpromiso etikoa eta arrazoibide kritikoa garatzea, analitikoki zorrotza, baliabide gutxiago dituzten pertsonekiko eta, oro har, garapen bidean dauden herrialdeekiko, baita administrazioaren praktika egokiekiko ere.
  • Nork bere ikaskuntza prozesua kudeatzeko gai izatea, etenik gabe eta bere kabuz, aurrez aurreko eskoletan azaldutako metodologien eta tekniken bitartez, arrakastaz ekiteko ondorengo ikasketei.