Aurkezpena
Malakologia moluskuak ikertzen dituen diziplina zoologikoa da. Taxoi hori oso zabala denez, geure ikerketa-taldea lurreko moluskuetan berezitu da, Iberiar penintsulako eta Balear Uharteetako lurreko moluskuetan, hain zuzen ere. Ikerketen bidez, taldearen gaineko ezagutza sistematiko handiagoa lortu nahi dugu, bai alderdi taxonomikoan, baita biogeografikoan ere; eta horrela, eboluzio- eta espeziazio-prozesuak ere hobeto ezagutuko ditugu.