Gotzone Barandika
Kimikan lizentziaduna (UPV/EHU) eta Fisikan doktorea (Nafarroako Unibertsitatea) UPV/EHUko Kimika Organiko eta Inorganikoko Saileko irakaslea da (1996tik), eta Materialen Zientzian espezializatu du bere ikerketa. Ikerketa-proiektu askotan parte hartu du (deialdi estataleko proiektuaren IP) eta bost doktore-tesi zuzendu ditu. Gaur egun, UPV/EHUko Doktorego Eskolako zuzendaria eta CDEDeko (Espainiako doktorego eskolen elkartea) presidentea da. Irakasle katedradun eta irakasle osoaren akreditazioak ditu. Doktorego-prestakuntzaren esparruan, argitalpen espezifiko batzuk ditu, eta horietan doktoregaien ongizate emozionala eta ekonomia zirkularra bezalako gaiak jorratu ditu.