INIZIA ARABACAMPUS: Negozio-ereduak sortzeko esperientzia tailerra ikertzaileentzat
Lehenengo argitaratze data: 2017/05/02
Deskribapena:
Aldaketen abiadura handia eta lehiakortasuna direla eta, ikerguneek plangintza estrategikoko ohiturazko planteamenduak alboratu behar izan dituzte, eta lehiatzeko modu berri bati heldu diote, ikerguneen negozio-eredu berri batean oinarrituta.
Bizi dugun krisiak areagotu egin du geure burua berrasmatzeko premia, orain kasu askotan ez baita bakarrik enpresa hobetzeko aukera bat, bizirauteko kinka baizik.
Aztertu behar dugu ikerguneen ikuspegi estrategia izan daitekeen:
I+G proiektuekin negozioa sortzea, bakarrik I+G proiektuak egin ordez.
Gure bezeroei eta Gizarteari helaraz dakiokeen balioa sortzeari erreparatzea, eta ez bakarrik ezagutza sortzea.
Gure bezeroen balioa handitzeko berrikuntza irekia aplikatzea, eta ez esklusiban barneko garapenak. Negozio Ereduak sortzeko tresnaren bidez, hobekuntza eta aldaketa aukera bat irekitzen da.
- DATA/TOKIA: Tailerra 7 ordu banako bi saiotan egingo da.
- Maiatzaren 15ean, BIC Araban. Albert Einstein kalea, 15. BIC eraikina. Arabako Teknologia Parkea. Miñao.
- Maiatzaren 22an, Lascaray Ikerguneko Mintegia 1en. UPV/EHUren Arabako Campusa. Miguel de Unamuno hiribidea, 3. Vitoria-Gasteiz.
- ORDUTEGIA: 8:00 - 15:00
- IZEN-EMATEAK: Tailerrean izena emateko, nahikoa duzu mezu elektroniko bat bidaltzea maiatzaren 9a baino lehen, eta bertaratuko den pertsonaren eta bere ikertaldearen izen-abizenak adieraztea.
Doako tailerra. Plazak mugatuak dira.
Helburuak:
- Negozio Ereduen diseinua praktikatzen hasi, ikerketetara TRL 0-1etik begira.
- Negozio-eredua giltzarri bihurtuz pentsatzea garrantzitsua zergatik den ulertu.
- Negozio-ereduen garapenari sistematika bat aplikatu.
- Adibide zehatzak eta enpresa eta aktibo teknologikoen benetako azterketa kasuak ikusi.
- Ikertzaileei zuzendutako negozio-eredutarako tresna aurreratuak erabiltzen hasi; besteak beste, ideia eta/edo aktibo teknologikoa posizionatzeko garatutako metodologia, aukeren lehenespenerako tresna gisa BRL (Business Readiness Level) vs. TRL (Technology Readiness Level) matrizea erabilita.
- Ziklo osoa ideiatik bistaratu, negozio-eredutik iragaziz eta Go/No Go azken erabakia hartu arte, baia ideia edo aktiboa aldean hartuta abia daitekeen bidea ere: lizentziatu, startup bat muntatu…
Egitaraua:
Tailerraren egitura, alde batetik, kontzeptuala da (ikasketa) eta, beste batetik, zati praktikoak ditu, saio osoan aplikatuta. Tailerra alde kontzeptual eta praktikoaren arteko etengabeko elkarreragin bat da: ideia, aktibo teknologiko eta jada sendotutako ereduetan oinarritutako ereduei buruzko ariketa eta eztabaida ugari izango dira. Tailerra Osterwalder-en metodologian oinarrituta dago, baina negozio bihurtutako edo ezetsitako aktibo teknologikoen aplikazioko kasu errealak biltzen ditu.